All posts by Segura Irratia

Archives Author

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Ots 21 0

GOIERRIKO HITZAko Iñaki Gurrutxagak, aste honetako hitzan izango dituzten edukien berri eman digu, baita GOIBERRI aldizkariari begira ere jarri gaitu.

2021-02-22ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 22 Ots 21 0

Eguraldi kaskarra euria galanki botaz eta tenperatura jaitsi ere bai negu giroa nabarmenduaz, mendi puntak zurituta. Zaparrada mardul horiek trumoia ere izango dute tartean txingorra botaz. Beraz, gaur oso eguraldi txarra batez ere goiz partean negu giroarekin. Arratsaldean hobetzen sumatuko da egun batekoa izango delarik txarraldi hau eta bihartik hobekuntza nabarmena hegoaldeko joera berriro martxan jarriz. Horrela, berriz ere, on aldi polita martxan.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Ots 21 0

Andoni Calvo kolaboratzaileak Aste Santutako oporrei begira jarri gaitu, baita EUROVISION jaialdiko hainbat datu eman dizkigu.

2021/02/19 KO EGURALDIA-JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Ots 21 0

Goizeko freskuraren akats txiki hori segituan konponduko du eta gerora asko epelduko da, hego haizea pixka bat mugituaz. Zeru sabaia garbi samar dela, dotoreziak ere asko irabaziko du, batez ere ipar isuri aldean, epeltasuna kostaldean nabarmenduaz. Isobarak jita onean direla dotorezi polita eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Goxotasuna maila egokian dela bikain portatuko da eguraldia eta asko irabaziko du egun hauetan. Beraz, oraingo honetan asteburu bikaina batez ere kostaldean eguzkia bistan eta eguratsa lehor dela.

OSOA SUKALDARITZA/ VANESSA BLAZQUEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Ots 21 0

Osoa sukaldaritzako Vanesa Blazquezek Pandemiak eragindako zehar kalteak ekiditeko kirola eta errezeta osasuntsuak proposatu dizkigu.

Sustrai Fruta dendako Alberto Vesgak bere lankide kuttuneatko bat omendu nahi izan du.

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Ots 21 0

Atzokoan, Sustrai Fruta dendako lagunekin egiten dugun asteazkeneroko tartean, Albertok lantaldeari buruz hitz egin eta hauetako kide garrantzitsu bati, merezitako omenaldi bat egin nahi izan zion.
Jaiotzez Burgoskoa den Ricardo del Riok erretiroa hartu zuen atzo Ordiziako ferian, fruta salmentan 51 urteko ibilbidea egin eta gero.  (Argazkia GoierrikoHitza)

DISNEY PLUS EUSKARAZ/ALEX AGINAGALDE

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Ots 21 0

Donostiako guraso euskaldun eta euskaltzale batzuen ekimenetik abiarazi zuten    Disney Euskaraz egitasmoa, Disney konpainiari eskatzeko zinema aretoetan zein streaming plataforman ekoizpenak euskaraz emateko.Ekimen honetako kide den alex Aginagalde izan da gurean.

2021/02/18ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 18 Ots 21 0

Goizean giro ederra izango dugu. Arratsaldetik aurrera baliteke zenbait lekuetan euri tantak egitea. Hala ere, ostiralean etorriko da onaldi ederra.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika