All posts by Segura Irratia
Archives Author
EUSKARABENTURA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Eka 21 0
EuskarAbentura elkartea, besteak beste, gazteen euskararen erabileran eragiteko asmoz sortu zen eta etenaldi baten ostean 2021. edizioa martxan da. Bertako koordinatzailea den Ane De La Presarekin hitz egin dugu.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Eka 21 0
Astelehenero bezala, Goierriko Hitzako Iñaki Gurrutxagarekin asteaz zehar izango dituzten edukien berri izan dugu.
2021-06-28 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 28 Eka 21 0
Gaur ere, grazia gutxiko eguraldia izango dugu atzokotik zertxobait irabaziko duen arren. Sartaldetik joko duen zehar haizeak pixka bat mugituaz, laino baxuak barreiatuko ditu. Tenperatura igo ezinean dela, garaiari dagokiona harrapatzeko dezente faltako du dotoreziak eta giroaren goxotasunari eutsi ezinen dela, mikatz puntua mantenduko du elementuak modu onean jarri ezinean direla. Beraz, ateri samar baina lainotzarrak arrastaka eta tenperatura igo ezinean.
AMAIA GARTZIA/ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Eka 21 0
Amaia Gartzian zinema eta telesailen estreinaldiak aipatu dizkigu.
OSOA SUKALDARITZA/VANESSA BLAZQUEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Eka 21 0
Oosa sukaldaritzako Vanessa Blazquezek Oianguko Txiringitoaren ardura beraien esku geratuko dela aurtengo udan eta bertako funtzionamenduaren ingurukoak kontatu dizkigu.
2021-06-25 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Eka 21 0
Gaur zeharo eguraldi ona, elementuak modu onean direla. Haize suabea aldakor, goizean hego ukituarekin eta arratsaldean ipar ekialdetik. Hodei bakan batzuk zeru sabaian eta arratsaldean erabat oskarbi eguzkiari lan lekua utziaz. Bazterrak ederki goxatuko ditu sasoiko dagoen eguzki mardul horrek. Eguratsaren hezetasuna modu onean dela, garden sumatuko dugu dotorezia areagotuaz. Penintsulan aurkituko den antizikloiaren efektua izango da giro bikain hau.
BUTCH TALDEA
Sailkatu gabea 25 Eka 21 0
Legazpiko Butch musika taldekoak Musikazblai saioan izan dira beraien diska berria aurkezten.
SEGURAKO UDALA , AGELDA KULTURALA
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Eka 21 0
Abian da Segurako udalak atera duen “udan gozatu kultura” agenda kulturala. Herritar guztiei bideratutako agenda zabala. Udaleko kultur teknikari Josune Arondo eta kultur zinegotzia Egoitz Apaolaza izan ditugu estudioan.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Eka 21 0
Sustatuko Luistxo Fernandezek, EAEn Covid ziurtagiria nola lortu izenpe elektronikorik gabe azaldu digu.