All posts by Segura Irratia

Archives Author

2021-10-13KO BIXI BIXI /ELHUYAR

Bixi-Bixi, Irratsaioak 14 Urr 21 0

ELHUYAR hiztegiak 25 urte bete ditu eta honen berri jaso dugu Bixi Bixin

NAFARROA OINEZ 2021 LIZARRA

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Urr 21 0

Urriaren 16 eta 17an ospatuko da NAfarroa Oinez 2021. Lizarrako eskolako zuzendaria den Joseba Tristanek eman dizkigu xehetasunak.

2021-10-13 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 13 Urr 21 0

Gaur pixka bat txukunago laino maskal batzuk ibiliko diren arren baina ipar haizea mugitzean, dezente mikaztuko du giroa ipar partea gehiago gaztigatuaz. Horrela dotoreziak irabazi baina goxotasunak galdu, haizearen kulpaz. Hala ere eguzkiaren agerralditxoek pixka bat alaitu eta goxatuko dute giroa ordu batzuetan bederen. Gainera gaur arratsaldean tankera hobea sumatuko zaio eguna itxura politarekin bukatuko delarik. Hurrengo egunetan dezente hobea.

JOXE LANDA URRIAK 11

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urr 21 0

Gaur pixka bat txukunago laino maskal batzuk ibiliko diren arren baina ipar haizea mugitzean, dezente mikaztuko du giroa ipar partea gehiago gaztigatuaz. Horrela dotoreziak irabazi baina goxotasunak galdu, haizearen kulpaz. Hala ere eguzkiaren agerralditxoek pixka bat alaitu eta goxatuko dute giroa ordu batzuetan bederen. Gainera gaur arratsaldean tankera hobea sumatuko zaio eguna itxura politarekin bukatuko delarik. Hurrengo egunetan dezente hobea.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 21 0

Andoni Calvo kolaboratzaileak , 4 urtaroetako kolorearen teoriaren ingurukoak ekarri dizkigu. Pertsonaren larruazalaren, ilearen eta begien tonua kontuan hartuta, udaberria, uda, udazkena eta negua sartuko da.

AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 21 0

Amaia Garcia zinema adituak, hainbat sari eta gaurtik aurrera zinemetan estreinatuko diren hiru film proposatu dizkigu: TITANE, MADRES PARALELAS eta LAS LEYES DE LA FRONTERA

2021-10-08 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Urr 21 0

Beste pausotxo bat emango du hobetze aldera dotoreziak asko irabaziaz. Eguratsa ia erabat garbi haize leunak ipar ekialdetik joko duelarik. Behetako  laino baxu txamarrak ere segituan xurgatuko ditu eguzkiak eta txukun eta garden geratuko da lurralde guztia, eguraldiaren elementuak modu onean direla. Fresko puntuaren akats txiki hori garaiaren kulpa kontsideratu beharko eta egun askotan eutsiko dio eguraldiak tankera honi goizetako hotz puntu hori akats bezala hartuaz.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika