All posts by Segura Irratia
Archives Author
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Aza 21 0
Laiotz Herri eskolako Anuk, Naroa eta Ur etorri zaizkigu gaurkoan ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko irratsaioa egitera.
Izar Foroni Ruiz de Larrinagak
Albisteak, Goizerokoa 23 Aza 21 0
Izar Foroni Ruiz de Larrinaga Zeraindarrak, NUI proiektua aurkeztu digu; ikusmen urritasuna duten haurrentzako sortutako arropa bilduma da.
MIREN BASARAS
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Aza 21 0
EHU-ko mikrobiologiako irakaslea den Miren Basarasekin egin dugu gaurkoan beste behin hitz ordua; egungo egoera epidemiologiokoari buruz, txertoen eraginkortasun eta hartu beharreko neurriak
OIHARTE SAGARDOTEGIA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Aza 21 0
Oiharte sagardotegiko Maite Retolazak Donostian eginiko sagardo forum III. nazioarteko sagardo lehiaketan lortutako dominaren inguruan hitz egin digu.
2021-11-23 JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Aza 21 0
Kaskar jarraituko du eguraldiak ipar haize hotza dezente mugituaz. Mikatz mantenduko da giroa euri zaparrada trumoitsuak barreiatuaz, Euskal Herri guztia harrapatuko duelarik. Ipar partea gehiago gaztigatuaz eta bereziki kosta partean, ipar haize petral horrek gehiago harrapatuko du, gehiago mugituaz. Isobaren jitak eraginda, zaparrada potolo samarrak ere izan daitezke txingorra tartean dutelarik. Beraz, kontuz eraso makur honekin.
2021-11-22 JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 21 0
Kaskarkeria nabarmenduko zaio gaur eguraldiari ipar haize petralak galanki mikaztuko duelarik. Goi geruzetako aire hotzguneak ekaitz tankerako zaparradak garatuaz, galanki gaztigatuko du Euskal Herri guztia txingorra ere bota dezaketelarik trumoizko zaparrada horiek. Tenperatura nabarmen jaitsiaz, eguraldi makurra martxan aste guztian irauteko tankeran. Beraz ia-ia negu giroa mantenduko da aste guztian giro desatsegin amorragarriarekin.
Elikagaien bankuko bilketa
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 21 0
ELIKAGAIEN BANKUKO BILKETA HANDIA AZROAREN 25ERA BITARTE. Bono bidez egingo da aurten ere Gipuzkoako Elikagaien Bilketa Handia, azaroaren 19tik 25era. Bergarako biltegiko Joxe Mº Beitiarekin hitz egin dugu
IRAGARKI LABURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 21 0
lragarki Laburrakeko Lierni Ormazabalekin izan gara. Goierriko eta Euskal Herriko iragarki batzuk aipatu dizkigu, baita gabonetarako gomendio batzuk eman dizkigu ere; bigarren eskuko opariak.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 21 0
Goierriko Hitzako Iñaki Gurrutxagak asteko edukien berri eman digu.