All posts by Segura Irratia

Archives Author

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abe 21 0

Laureano Telleriak  aipatu izan digu bere garaian izan diren aldaketak bizi moduan, jaten, janzten, lanean eta gainerako arlo askotan, baina bat aipatu gabe zuen eta gaurkoan horren berri eman digu; Telefono kontuak. Bestetik herrietan dauden monumentuaz ere hitz egin digu.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abe 21 0

Gaurkoan Sustatuko Luistxo Fernandezekin, ELIA Itzultzaile automatikoaren gorakadaz hitz egin dugu eta Euskeraren Egunaren inguruan beste informazio bat aurreratu digu; Wikipedia eta Eliaren arteko elkarlana.

HOTZ LEGAZPI

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Abe 21 0

Legazpin jatorria duen elkarte humanitarioa da “HOTZ LEGAZPI”. Gaurkoan gurean Hotz Legazpiko kidea den Mari Romero izan  dugu. Herriko Senegaldarrei laguntzeko martxan jarri duen proiektua aurkeztu digu.

2021-12-01 JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Abe 21 0

Atzokoaren jarraipena goiz partean baina arratsaldean zeharo txartuko du eguraldia ipar mendebaldeko eraso batek harrapatuta. Berriz ere eguraldiak txarkeria martxan.

IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Aza 21 0

Ekimena Psikpedagogia zentruko Idoia Apaolazak, gaurkoan suizidioaren inguruan hitz egin digu.

GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Aza 21 0

Sin Mala Intención Taldeko Gorka Lizasok beste behin guk proposatutako lau hitzekin abesti bat idatzi digu. Gaurko lau hitzak hauek izan dira: Abendua, Durangoko Azoka, Birusaren aldaera berriak/ziurtagiriak eta Euskeraren Nazioarteko Eguna.

ASTEKO SALTOKIA – ESSENZIA KONFORT

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Aza 21 0

 

Zumarragako Jai – Alai kaleko 11ean aurkitzen den Essenzia Konfort da gure “Asteko Saltokia”. Maider Gomezek kontatu digu bertan sofak, koltxoiak, osagarriak eta askoz gehiago aurkituko ditugula eta momentu honetan dituzten eskaintzak ezagutu ditugu.

 

 

2021-11-30 JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Aza 21 0

On alditxo polita eta goxoa gaur eguraldiak, isobaren jita modu onean kokatuta. Haize leunaren hego ukituak lainoak saretu eta tenperaturari apur bat gorantz eragingo dio eta eguzkiaren agerralditxoekin asko alaitu eta goxatuko  da giroa. Gaur behintzat txalo jotzeko modukoa, asko iraungo ez badu ere. Estimatuko dugu egun batekoa izanda ere opari gisa kontsideratuaz. Bihar goiz partea ere onetik baina arratsaldean kaskartu irauteko tankerarekin.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika