All posts by Segura Irratia

Archives Author

TXUKUNTZEN

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Abe 21 0

Txukuntzeneko Maitane Ormazabalekin gaur KOMUNETAKO BAZTERKETAZ hitz egin degu.

2021/12/09ko EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 09 Abe 21 0

Gaur giro nahasiarekin jarraituko dugu. Tenperaturak beheran eta euri asko botako du, tarteka txingorra egingo duelarik.

LUZE EDO MOTZ

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Abe 21 0

Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz,Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik Luze edo Motz ikuzkizuna sortu zuten. Honen berri orain dela hilabete tbatzuk eman zigun Mirarik, eta gaurkoan ere hementxe izan da gurean, izan ere, Olaberrin izango dira, abenduaren 10ean abenduko euskaraldiaren baitan.

BERTSO ZIRKOA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Abe 21 0

Bertsoa eta Zirkua uztartuko dituen saio berezia antolatu dute elkarlanean Harituz Bertsozale Elkarguneak, Gure Zirkuak eta Galtzaundi Euskara Taldeak, Abenduaren 11rako, tolosako San Esteban auzoan kokatu duten Gure zirkoko karpan.Eta honen berri emateko alde batetik Iker Galartza eta bestetik, Haritz Mujika bertsolaria eta Harituz bertso elkarteko kidea izan ditugu.

2021-12-07ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 07 Abe 21 0

Hego haize boladatxo batek pixka bat goxatuko du giroa ateriari eutsiaz eta tenperaturaren gorakadarekin. Arratsaldean fronte batek erabat aldatuko du panorama haizea ipar mendebaldetik jarriaz. Giroa galanki mikaztuko du, euria barra-barra eta tenperatura beherantz abiatuaz. Beraz, egunean zehar aldaketa nabarmena, arratsaldean kaskarkeria nagusituaz. Astean zehar kaskarkeria nagusi euri giroa mantenduaz.

AMAIA GARTZIA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Abe 21 0

Amaia Gartziak gaurkoan hiru pelikula aurkeztu dizkigu; Aita Mari, El amor en su lugar eta The Power of the Dof.

2021-12-03 JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Abe 21 0

Gaur pixka bat arinduko da kaskarkeria erasoaren parentesi txiki batek eraginda. Ez  da asko nabarmenduko hobekuntza baina giroaren txar sentsazioa pixka bat arindu bai. Lainoak sareago direla, euri gutxiago eta haizea eta tenperatura ere modu hobean direla, mikatz puntua pixka bat baretuko zaio. Bihartik berriz ere kaskarkeria indar berrituko da. Aste buruan eguraldi txarra Euskal Herri guztian negu giroa nabarmenduaz.

MIKEL LIZARRALDE

Eguraldia, Irratsaioak 02 Abe 21 0

Mikel Lizarralde bere proeiktu berria aurkeztu digu “Nire Erreferenteak”. 12 Bidio osatutako proeiektu bat da eta bere blogean lehenengo hiru bideoak ikusgai dituzue. https://bizi.eus/bloga/ -ean 

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika