All posts by Segura Irratia
Archives Author
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Abe 21 0
Zabalik dago 2022ko EUSKARABENTURA ekimenean izena emateko epea, eta honen berri komunikazio arduradun den Ane de la Presak eman digu.
2021-12-22 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Abe 21 0
Gaur pixka bat galduko du onaren mailak haizeak hegotik suabe jarraituko duen arren. Hodeiak trinkotuaz, goibeldu eta euri mehatxua sumatuko zaio han-hemenka zipriztinak barreiatuaz. Oso gutxi izango da hori baina dotoreziak asko galduko du eta goxotasunak ere apur bat bai, hego haize horrek dezente eutsiko dion arren giroaren goxotasunari.
IZARRA URDAILETA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Abe 21 0
Izarra Urdaileata Segurako Alkatean hainbat kontu ekarri dizkigu: Olentzero eta Mari Domingiren aurtengo ospakizuna, ipuin kontaketak, bakarrizketak, parkea eta kiroldegiko obrak…
KORRONTZI TALDEA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Abe 21 0
AGUS BARANDIARAN MUSIKARIAK ,KORRONTZI TALDEAREN BIDAI MUSIKAL SOLIDARIOAREN INGURUAN HITZ EGIN DIGU:LURRA PROIEKTUA, AITA MARI ERRESKATE ONTZIARI LAGUNTZEKO ONGIZATE PROIEKTUAREN INGURUAN HAIN ZUZEN ERE..
ZOPA AZOKA SEGURA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Abe 21 0
GABONETAKO ZOPAZOKA SEGURAN FRONTOI ZAHARREAN EGINGO DUTE ABENDUAREN 23AN MADURA ELIKADURA ELKARTEAREN ESKUTIK. HAINBAT EKOIZLE ETA ARTISAUGILE ETA SEGURAKO TALOGILEAK .
2021/12/21 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Abe 21 0
Hego haize pixka batek gorantz eragingo dio tenperaturari giroa asko goxatuaz. Hodeiek zeru sabaia dezente estaliko dute baina bat ere goibeldu gabe, euri arriskurik ez eta ostarte batzuk agertuaz. Beraz, dotoreziak apur bat galduko du baina goxotasunak asko irabazi, batez ere ipar partean elementuak modu onean direla. Hegoaldean mikatz mantenduko da giroa zikin eta hotza nabarmenduaz, grazia gutxiko giroarekin.
MORIARTI/JOXE MARI GOENAGA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Abe 21 0
Moiarti ekoiztetxeko Joxe Mari Goenaga izan genuen gurean, 2021. urteko balatzea egin zigun , biata 2022rako Balentziaga diseinatzailearen bizimoduaren inguruan egingo duten telesailaren inguruan aritu zaigu.
EDORTA BIRD CENTER/ TXANTXANGORRI ETA TXEPETXAK PROTAGONISTAK
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Abe 21 0
Atzo Bird Centerreko Edorta Unamunorekin izan ginen eta txantxangorrien eta Txepetxen ingurukoak ekarri zizkigun.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abe 21 0
Goierriko Hitzako IƱaki Gurrutxagak ateko edukien berri eman digu.