All posts by Segura Irratia
Archives Author
2021-12-28 JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 28 Abe 21 0
Hobetzeko joera gehiago nabarmenduko zaio eguraldiari giroa dezente goxatuaz elementuak modu hobean direla. Akats txiki batzurengatik ontzat hartzeko moduan portatuko da gaur eta on aldi bikain nabarmena ate joka dela, urte muga bikain ospatzeko moduan izango garela dirudi. Gaur egunean zehar hobetzeko joera sumatuko da hego puntuko haize leuna eta zeru sabaiko hodeiak saretzen nabarituko ditugularik. Ateria seguru eta eguzkiaren keinuak ere sumatuko dira.
2021-12-27 JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abe 21 0
Tankera berdintsuan mantenduko da eguraldia hego haize suabea protagonista dela. Goi geruzetako aire hotz gunea etorriaz zaparrada trumoitsuak barreiatuko ditu Euskal Herri guztian baina bakanak eta arinak izango direnez, ez dituzte bazterrak asko bustiko. Noiz behinka zaparrada txiki batzuk besterik ez. Erasotxo honek oso gutxi iraungo duenez berriro ere aurreko egunetako martxan jarriko da udazken giroari eutsiaz. Beraz, narraskeria apur bat bai baina arina.
ZUALBE
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abe 21 0
Gaurkoan Zualbe -ko Beñatek “ITZALA” kontzeptuaren inguruan hitz egin digu
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abe 21 0
Marisa Barrena wikilariak gaurko saioan Euskal Herriko hainbat emakume aipatu dizkigu: Jazinta Arruti, Maddalen Arzallus, gure lankidea Irati Goikoetxea, Aneguria eta Lourdes Iriondo.
GABON EGUNA/AITOR FURUNDARENA
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Abe 21 0
Gabon egunean, Aitor Furundarena etorri zitzaigun estudiora bixitan eta soinu handiak lagunduta saio ederra egin genuen.
JOHN DEALER AND TE COCONUTS TALDEA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abe 21 0
Musikaz Blai saioan JOHN DEALER AND TE COCONUTS taldea izan genuen.
GOITUR/NIKO OSINALDE
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abe 21 0
GOITURreko Niko Osinalderekin izan gara Goizerokoan eta 2021. urteko balantzea egiteaz gain, 2022rako dituzten jarduera batzuen berri eman digu.
2021/12-23 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 23 Abe 21 0
Giro ederra izango dugu gaurkoan. Hego haizea ibiliko da, baina tamaina onean.