All posts by Segura Irratia

Archives Author

GORKA LIZASO/ERRONKA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urt 22 0

Gorka Lizasok kantu ederra sortu digu, oso ezaguna den marrazki bizidunen doinu batekin. Honakoak izan dira abestia sortzeko guk proposatu dizkiogun hitzak: 2022, urte berri on, aldapan gora, itxaropena, Omicron-Deltacron-Doraemon.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA ZENTRUA/ IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urt 22 0

Ekimena psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazarekin besarkadak duten garrantziaz aritu gara.

2022-01-11 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 11 Urt 22 0

 Gaur ere kaskar antzean baina hobetzeko joera sumatuko zaio prezipitazioak gutxitu eta lainoak saretuaz. Haizea pixka bat baretuko da iparretik jarrita eta horrela hobetzeko tankera sumatuko zaio egunean zehar. Arratsaldean dotorezia eta goxotasuna modu hobean sumatuko dira baina oraindik busti puntua nabarmen, bazterrak blai direla. Egun askotarako ateria abiatuko da gaur eta ea busti puntu nabarmen hau konpondu eta txukunago portatzen den hurrengo egunetan.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urt 22 0

Marisa Barrena, maistra, psikopedagogoa, wikilaria, euskaltzalea eta feministaren eskutik gaurkoan ere, emakume borrokalari, indartsu…ezagutu ditugu: Gabriela Mistral, eusko eta aimara jatorriko txiletar idazlea,,Julia Hermosilla Sagredo, sestaotar anarko-sindikalista, milizianoa eta frankismoaren aurkako erresistentea,Zuriñe del Cerro, bizkaitar feminista aitzindaria,Joaquina Eguaras, hebraista eta arabista,Maria Francisca Marcelina Camino Arregi eta Ana Urkiza Ibaibarriaga  euskal idazlea eta itzultzailea.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urt 22 0

GITBko Ainhoa Ibañezek , aste honetarako izango dituzten edukien berri eman digu.

MIREN BASARAS

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urt 22 0

Miren Basaras EHUko mikrobiologia saileko irakaslearekin hitz egindugu, egungo positibotasun tasaren inguruan, Omikron aldaeraren nondik norakoen inguruan baita datozen hilabeteetako joeraren inguruan.

2022-01-05 EGURALDIA(JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Urt 22 0

Kaskartzeko joera jarraituko du eguraldiak negu giroa nabarmenduaz. Elurra ez da behetara jaitsiko baina giro busti eta petrala mantendu bai lurraldearen ipar partea gaztigatuaz. Hala ere borraskaren isobaren jitak eraginda haizeak sartaldetik joko du egun batzuetan eta udazken tankera gehiago sumatuko zaio  eguraldiari egun hauetan.

PAULO GARAIALDE TXOSTENA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Urt 22 0

TRIPLE A taldeak, Paulo Garaialde hil zuela 40 urte bete ziren urtarrilaren 2an. Txosten bat prestatu dute auziaz, taxi gidaria zenaren auzian gertatu zena azaltzeko. Iñaki Garaialde, semea izan dugu estudioan.

KONTSEILU SOZIALISTA GOIERRI! PEAJERIK EZ!

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Urt 22 0

GOIERRIKO KONTSEILU SOZIALISTAKO Mattin Intxaustirekin izan gara gaurkoan, Beasain eta Bergara arteko bidesariaren kontra, abian jarri dituzten ekimenen eta Urtarrilaren 9ako antolatu duten manifestazioaren inguruasn hitz egiteko.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika