All posts by Segura Irratia
Archives Author
AITA MARI
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urt 22 0
Estreinatu berri den Aita Mari film dokumentalaz aritu gara Goizerokoan Javi Julio zuzendariarekin.
LEHENDAKARI GAIA ANTZERKIA/ZUHAITZ GURRUTXAGA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Urt 22 0
Zuhaitz Gurrutxaga izan da Goizerokoan, izan ere Iker galartzarekin batera Ordiziko Herri Antzokian izango dira Urtarrilaren 21ean 20.30etan , LEHENDAKARI GAIA antzezlanarekin.
2022-01-19 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Urt 22 0
Apur bat aldatuko da eguraldiaren martxa. Haizea ipar mendebaldetik jarrita, laino multzoa ekarriko du zirimiria barreiatu nahian baina pixka bat umeldu besterik ez du egingo ateriari eutsiaz. Tenperaturak zertxobait irabaziko du batez ere goizekoak oskarbiaren efekturik gabe. Zeru sabaia eta eguratsa zikinago direla, dotoreziak apur bat galduko du baina goxotasunak zertxobait irabazi. Hurrengo egunetan ere tankera honi eutsiko dio. Asteburua txukunago eta goxoago.
IZAN IÑURRI PROIEKTUA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Urt 22 0
Minbizia inguruan duten pertsonen bizipenak elkarbanatu eta tabuak desegitea da Izan Iñurri proiektuaren helburua. Laguntza emozionala eta ekonomikoa eskaintzen dute, baina askoz haratago doa beraien lana. Izan Iñurriko kide diren Miren Cuerdo Izagirre, Julene Illarramendi Elexpuru eta Sandra Barkaiztegi Navarro izan ditugu estudioan.
UZ IKASTOLA/ MIKEL GARRALDA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Urt 22 0
UZ ikastolako zuzendaria den Mikel Garralda zuzendariak, matrikulazio kanpainaren ingurukoak aipatu dizkigu, baita eskolan lan egiteko metodologiaren ingurukoak ere.
AMESGILE ARGITALETXEA/ BETZAIDA URTAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Urt 22 0
Amesgile Argitaletxeko Betzaida Urtazarekin 2021. urteko errepasoa egin digu.
2022-01-18 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Urt 22 0
Haizea hegoaldetik suabe eta hodei batzuk zeru sabaian baina euri arriskurik gabe tenperatura atzoko moduan dela. Horrela dotorezia apur bat galeran. Tenperatura behean mantenduaz, izotza leku askotan kendu ezinik. Giro petrala txarkeriarik gabe eta negu tankerari eutsiaz. Antizikloiaren esparruan aurkiturik ateria seguru eta giroa gehiegi mikaztu gabe. Haizearen jitarengatik kostaldea mantenduko da goxoen izotzik gabeko guneekin.
NAFAR ATENEO POESIA SARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urt 22 0
Nafar Ateneo izena duen poesia lehiaketan parte hartzeko deialdia irekita dago. Honen berri bertako kide den Ines Castiellak eman digu.
URDAIBAI BIRD CENTER/EDORTA UNAMUNO
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urt 22 0
URDAIBAI BIRT CENTERreko Edorta Unamuno biologoarekin ahatei buruz hitz egin dugu.