All posts by Segura Irratia
Archives Author
2022-10-11 EGURALDIA/JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urr 22 0
Gaur ere atzoko tankera mantenduko du eguraldiak kaskarkeria nabarmenduaz. Euri gutxi eta lainoak arrastaka, grazia gutxiko eguraldia elementuak modu kaskarrean direla. Ipar haize petrala ufadatxoak joaz eta lainotzarrak arrastaka direla ateri samar baina giro umela freskura eta hezetasuna nabarmenduaz. Beraz, grazia gutxiko eguraldia udazken tankeraren alde txarra erakutsiaz. Giro amorragarria elementuak modu txarrean direla.
MARISA BARRENA WIKILARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urr 22 0
Marisa Barrena Wikilariak, emakume hauek gogorarazi dizkigu: Gema Arrugaeta Montero Ordiziarra, Begoña Zia Zabaleta Iruñarra, Kotxepin Bengoetxea Etxebarria Lemoarra eta Itziar Mujika Irastorza Donostiarra.
ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA ANTZERKI OBRA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urr 22 0
Segurako historia oroituz elkartearen eskutik, ostiral honetan, 20.00etan Segurako Baratze Pilotalekuan ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA herri antzerkia estreinatuko dute. Estudioan izan ditugu Lurdes Imaz zuzendari eta aktorea, baita Isabel Iparragirre aktorea, ikuskizunaren berri ematen.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Urr 22 0
GITBko lagunak izan ditugu beste aste batez, beraien kanalean ikusteko izango ditugun edukien berri emanaz.
2022/10/10 EGURALDIA- JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Urr 22 0
Dezente galduko du atzoko onaren maila berezi horrek batez ere ipar partean mendebaldeko erasotxo bat barreiatuko delarik. Tenperaturari beherantz eraginaz eta beste elementuak ere modu txarrean jarriaz, galanki galduko du atzoko on maila berezi horrek. Lainoek arrastaka euri zipriztinak barreiatuaz ipar partea gaztigatuko dute. Beraz, kaskarkeria martxan hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko duelarik .
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urr 22 0
Andoni Calvok moda munduan murgildu gaitu eta udazkeneko tendentziak erakutsi dizkigu.
iDIAZABAL BASERRITAR EGUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urr 22 0
Urriaren 9an baserritar eguna ospatuko da Idiazabalen.
LAUREANO TELLERIA/GARAI BATEKO KONTUAK
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 22 0
Gaurko saioan Laureano Telleriak garai bateko kontu batzuk aipatzeaz gain, gipuzkoako dorretxeak eta jauregiak izendatu dizkigu eta EAEko azalera handiena eta txikiena duten herriak aipatu dizkigu.
ZOPAZOKA SEGURA
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 22 0
Udarako etenenaldiaren ostean Segurako ZOPAZOKA martxan da berriro. Ostegun arratsaldero Segurako plazan. Gaurtik aurrera gainera ekoizle berrien produktuak egongo dira salgai, horrelaxe aipatu digu, Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserrikoak.