All posts by Segura Irratia
Archives Author
2022-11-09 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Aza 22 0
Atzoko tankera mantenduko du gaur ere eguraldiak elementuak modu berdintsuan direla. Haize geldiak hego ukitua mantenduko du baina hodeiak trinkoago direla euri giroa izango da ipar partea gaztigatuaz, bazterrak dezente bustiaz.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA-IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Aza 22 0
Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak kontziliazioari buruz hitz egin digu gaurko saioan.
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Aza 22 0
Bitartean merkatari elkarteko kide den Natalia Morak BER4 kanpainaren nondik norakoka azaldu dizkigu.
GORKA LIZASO
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Aza 22 0
Sin Mala Intencion taldeko Gorka Lizaso etxera bueltatu da eta iazko erronka berberari eutsiz , guk proposatutako lau hitz/esaldi hauekin, euskararen erabilera gazteen artean, bertsolari txapelketa,beroaldi mundiala eta udazkena,kantu eder bat sortu du, BIHOTZA BERO izena jarri diona.
2022/11/08 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 08 Aza 22 0
Hego haizea mantenduko da egun guztian pixka bat mugituaz. Tenperatura atzoko moduan mantenduko da. Gaur hodeiak ekarriko ditu eta arratsaldean euri zipriztinak barreiatu ere bai batez ere ipar partean giroa pixka bat narrastuaz. Bihar euri gehiago eta giro petralagoa izango da. Beraz, ea asmatzen dugun kaskarralditxo honengandik babesten on aldi bikaina ate joka izango dugularik.
MARISA BARRENA WIKILARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Aza 22 0
Marisa Barrena Wikilariak emakume hauek bistarazi dizkigu: Ane Elordi, Eneritz Gorrotxategi, Ainara Azpiazu”Axpi” eta Olatz Arbelaitz.
HARITZA BELARDENDA/SORIA NATURAL
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Aza 22 0
Haritza Belardendak Soria Naturalarekin elkarlanean babesten duten saioa izan dugu gaur, eta bertako nutrizionista den Garazi Lasarterekin egun duten DIETA LIMPIA zerbitzuari buruzko xehetasunak eman dizkigu.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Aza 22 0
GITBko Ainhoa Ibañezek aste honetako programazioaren berri eman digu
2022/11/07 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Aza 22 0
Gaur beste pausotxoa emango du hobetze aldera elementuak modu hobean direla. Haize suabea hegotik egun guztian eta tenperatura goraka egunsentiko behe lainoak segituan xurgatuko dituelarik. Zeru sabaiko hodeiak sare direla oskarbi guneek giroaren dotorezia eta goxotasuna irabazian mantenduko dute baina garaiari dagokionaren alde ona erakutsiko du. Ondo samar jantzirik kanpoan ibiltzeko ere gustagarria gertatuko da.