All posts by Segura Irratia

Archives Author

2022/11/11 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 11 Aza 22 0

Atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio pausotxoa hobetze aldera emanaz, haizea suabea hegotik dela. Zeru sabaia erabat garbi eta eguratsa garden direla udazkenaren opari berezia bikain nabarmenduko da, dotorezia eta giroaren goxotasuna maila berezian direla. Ipar mendebaldean borraska handia geldi eta antizikloi galanta Europa aldean tinko. Egunsentiko freskura izango da gaurko akatsik handiena baina gutxi iraungo du eta dotore eta goxo egongo da egunean zehar.

TXUKUNTZEN MAITANE ORMAZABAL

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Aza 22 0

tXUKUNTZENEKO Maitane Ormazali, etxeko zein laneko mantenuaren eta ordenaren inguruan gure entzuleek dituzten kezkak eta galderak aipatu dizkiogu eta aholku praktiko eta errazak eman dizkigu.

ZERAINLAB/ UDAZKEN KULTURALA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Aza 22 0

ZERAINLAB elkarteko Andoni Alustiza eta Jexux Ezeizabarrena izan ditugu estudioan gaurtik hasi eta abenduaren 3a bitarte antolatu duten udazken kulturalaren berri emateko.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Aza 22 0

Sustatuko Luistxo Fernandezekin gai hauek jorratu ditugu: egunean behin galesko bertsioan, Oinarrizko Mastodon pilulak txiolari euskaldunarentzat eta ZAPLA! podkasta.

2022-11-09 BIXI BIXI/NIRE MINAREN ETXEA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 09 Aza 22 0

Iñigo Antxorregi gioilariaren eskutik Nire Minaren Etxean liburua ezagutu dugu

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika