All posts by Segura Irratia
Archives Author
2022-12-21 BIXI BIXI/ IRATI GOIKOETXEA HERRIAK EZ DU BARKATUKO
Bixi-Bixi, Irratsaioak 21 Abe 22 0
ETAk aita hil zion Oihanari duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zeuzkala. Zauria bizirik du oraindik, baina ez du horretaz inorekin hitz egiten; bere seme-alabei ere ez die ezer argirik kontatu, nahiz eta barruan sumatu on egingo liekeela denei. Ezustean, biktima ezberdinen lekukotasunak jasotzen dabilen antropologo baten deia jasoko du, ea berarekin bildu nahi duen. Irati Goikotxearen eleberria izan dugu.
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Abe 22 0
Ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko saioa egiten dugu Laiotz Herri eskolako haurrekin. Kazetari lanetan jarri eta gaur Ane Zabalak eta Ane Sanchezek Zuriñe Hidalgoren inguruko erreportaia egin digute.
2022-12-21 EGURALDIA/BIXI BIXI
Eguraldia, Irratsaioak 21 Abe 22 0
Haizea hegotik geldi samar dela tenperatura irabazian eta beste elementuak ere atzoko tankeran. Zeru sabaia garbiago dela dotorezia eta goxotasuna irabazian. Gaur ere bikain portatuko da eguraldia.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abe 22 0
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIAKO Idoia Apaolazak hezkuntza afektiboaren inguruko gakoak eman dizkigu.
GOITUR NIKO OSINALDE
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abe 22 0
GOITUReko Niko Osinaldek 2022. urteko errepasoa egin digu, eta 2023. urtera begira izango diren ekintzen berri eman digu.
TOBERA MUSIKA ESKOLA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abe 22 0
Eguberrietan gure inguru hurbilean abestu izan diren, baina gaur egun ohikoak ez diren gabon-kantak ezagutu, gorde eta hedatzeko ekimena abiatu du Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Etxean, familian, auzoan, aiton-amonei entzunda… abestu izan diren eguberri-abestiak grabatu eta bidaltzeko deialdia egin die herritarrei. Abesti horiek berezkoa duten Gabon giro eta kutsuan jaso eta hurrengo urtean ezagutaraztea da asmoa, abesti horiek betiko gal ez daitezen.
2022-12-20 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Abe 22 0
Gaur gehiago nabarmenduko da eguraldiaren on maila, euri mehatxurik gabe elementuak modu hobean mantenduko direlarik. Oskarbia nagusi zeru sabaian eta hego haize suabe epela protagonista dela eta aurreko egunetako akats txiki horiek ere desagerturik bikain portatuko da garaiari dagokioneren alde ona erakutsiaz. Giro goxo eta atsegina kostaldean gehien nabarmenduaz.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Abe 22 0
Marisa Barrena wikilariak, hainbat emakume bistarazi dizkigu: Marguerite Brunet Baionarra, Esther Ferrer donostiarra, Amaia astobiza zornotzarra eta Irune Costumero santurtziarra.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Abe 22 0
GITBko Ainhoa Ibañezek gabonei begirako programazioa aurkeztu digu.