All posts by Segura Irratia
Archives Author
2023-01-09 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Urt 23 0
Aurreko egunetako euri jasak bete-betean jarraituko du egun guztian ia atertu gabe galanki botaz. Mendebaldeko haizearekin giro petrala izango dugu mendi puntak elurrez pixka bat zurituaz, agian negu tankera areagotuaz .
GORKA LIZASO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0
Urteko azken kanta aurkeztu digu Gorka Lizasok, “Sin mala intencion” taldeko kidea. 41. kanta honetan hauek izan dira aurkeztutako gaiak eta hitzak: EGURALDI ONA NEGUAN, INOZENTE EGUNA, GABONETAKO OPARIAK eta URTE BERRI ON!
AMAIA ZABALETA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0
Hilabetean behin Amaia Zabaleta Osinalde izaten dugu elikadura energetiko edota osagarri naturalen inguruan hitz egiteko. Hilabete honetako saioan bizitza osasuntsuago bat izateko 6 pausu eman dizkigu.
ANDONI CALVO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0
Urteko azken saioa izan dugu Andoni Calvorekin. Gabon zaharretarako aurtengo modaren inguruan hitz egin dugu.
IKER ELDUAYEN
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0
ANDONI MUTILOA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0
Andoni Mutiloa, kazetari eta antzezleak bere “Sex Sua” musikalarekin izango dituen bi emanaldi buruz hitz egin digu.
EDORTA UNAMUNO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0
Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunorekin hezeguneak eta padurak zein garrantzitsuak diren ezagutu dugu.
BERTSO SAIOA ABENDUAREN 30EAN
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Abe 22 0
Argi berri elkarteak eta goierriko bertsolari elkarteak antolatuta, Abenduaren 30ean , 17:00etan Ordiziko Majori kiroldegian bertso saioa izango da. Bertan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Sustrai Colina, Joanes, Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto izango dira kantuan,.
IKER ELDUAYEN/ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Abe 22 0
Iker Elduayen zinema adituak asteburuko nobedadeez gain, hainbat filmen berri eman digu.