Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
ASTEKO SALTOKIA-JULITA MERTZERIA(ZUMARRAGA)
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Api 19 0
gaur asteko saltokian JULITA MERTZERIA izan dugu. Julita mertzerian sasoian sasoiko eta garaian garaiko barruko zein kanpoko arropa topa dezakegu. Horretaz gain, punta puntako materiala dute eta modan dauten kotoizko mataza koloretsu zein politak dituzte, poltsak, jertxeak edota nahi duzuna egiteko.
Erakuslehioa ere deigarria izaten du Julita Mertzeriak, garaian garaiko apaingarriekin apainduta jartzen dutelako. Gaurkoan KORRIKA 21eko apaingarriez bete dute.
EGURALDIA JOXE LANDA-APIRILAK 9
Eguraldia, Irratsaioak 09 Api 19 0
Gaur goizean ostarteak izango ditugu eta tenperaturak gora egingo dute. Baino arratsalderako petralaldia dator, giro euritsua izango da nagusi eta tenperaturak ere bera egingo dute.
WIKIEMAKUMEOK-Mentxu Ramilo
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Api 19 0
‘WikiEmakumeok WikiElkarretaratzeak’ noizean behin egiten diren bilerak dira,‘Emakumeak Wikiproiektuan” lan egiteko asmoz. Bilera horietan, ongietorriak izaten dira proiektu honen helburuekin bat egiten dutenak eta bertan parte hartu nahi duten pertsona guztiak. Guzti honen berri Mentxu Ramilok eman digu.
EGURALDIA JOXE LANDA-APIRILAK 8
Eguraldia, Irratsaioak 08 Api 19 0
Joxe Landak aste osoko eguraldiaren iragarpena egin digu gaur. Aste guztian zehar, euria eta tenperatura bajuak izango ditugu.
ANE OTEGI- OSOA COOKING
Goizerokoa, Irratsaioak 05 Api 19 0
Anne Otegi gaur, Osoa cooking-ek martxan jarri berri duen zerbitzuari buruz aritu zaigu.
EGURALDIA JOXE LANDA-APIRILAK 5
Eguraldia, Irratsaioak 05 Api 19 0
Zaparradak izango ditugu tarteka egun guztian zehar. Asteburuan ateri izango dugu eta datorren asteari begira, udaberri giroa datorrela aipatu digu Joxek.
LAUREANO TELLERIA-HITZ ZAHARRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Api 19 0
Laureano Telleriak gaur ere, galtzear dauden hitzak, garai batean erabiltzen ziren hitzak eta gaur egun erabiltzen diren hitz gehiago ekarri dizkigu.
AXIER AMONDO-KORRIKA ZUZENEAN GARES
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Api 19 0
Axier Amondo izan da gurean. Axier korrika 21 antolatzen ibili da buru belarri eta bertako berriak ekarri dizkigu Garestik.
KORRIKA 21
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Api 19 0
Iritsi da eguna!euskararen aldeko ekimen erraldoiak gaur hasiko du bere ibilbidea Garesen eta apirilaren 14a bitarte kilometroz kilometro ibiliko da, eukal herriko txoko guztietatik.
Segura irratiak ere jarraipena egingo dio egunero goizeko 10:15etan zuzeneko konexioak eginez.
EGURALDIA JOXE LANDA-APIRILAK 4
Eguraldia, Irratsaioak 04 Api 19 0
Gaur hotza izango da protagonista. Iluntzean euria egingo du. Eta biharko eguna oso txarra izango da.