Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
SORKUNDE SAIZAR-IRLANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Uzt 19 0
Sorkunde Saizar, Berastegiarra dugu. 2008 ezkeroztik Irlandan bizi da. Irlanda bxixtatzeko asmoa baduzu udara honetan edota buruan badarabilkizu noizbat jutea, entzun Sorkundek eginiko proposamena.
ARTERIA FABRIKA-AXIER ZINKUNEGI
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Uzt 19 0
Esperientzien sorgune, ezagutzen transmisio gune, artearen bilaketa gune da goierri mailan Arteria fbarika. Xehetasun guztiak bertako kide den Axier Zinkunegik ekarri dizkigu.
ORBELA TXAKUR EGOITZA ZUMARRAGAN
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Uzt 19 0
Gaur goizean Zumarragan izan gara Orbela txakur egoitza barrutik ezagutzen. Izaro Garmendiak sortu zuen egoitza duela hiru urte. Txakur egoitza izateaz gain, ile apaindegi zerbitzua eta heziketa zerbitzua ere baditu. Azpimarratzekoa, Orbela txakurtegia kokatuta dagoen paraje ikusgarria.
BAZTANDARREN BILTZARRA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Uzt 19 0
Xorroxin Irratiko lagunak izan dira gurean. Igandean Elizondoin ospatuko den Baztandarren biltzarreren inguruak kontatu dizkigute.
EGURALDIA JOXE LANDA-UZTAILAK 19
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Uzt 19 0
Asteburu polita izango dugu. Gaur tenperaturak gora egingo dute nabarmen eta giro polita izango dugu. Bihar goizean baliteke euri lanbroa egitea baina arratsalderako ateriari eutsiko dio. Igandean berriro ere giro paregabea
UNAI ZABALETA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Uzt 19 0
Unai Zabaleta Leitzeko gure kolaboratzaile saltseroak, gaurkoan ere kontu eta bitxikeriak ekarri dizkigu gurera. Parra ere egin dugu.
MAIKA GALLASTEGI BARTZELONAN BIZI DEN EUSKALDUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Uzt 19 0
Maika Gallastegi Bergararra da , baina orain dela urte betetik Bartzelonan bizi da. Bartzelonako ohiturak, janaria, zer bixitatu…kontatu dizkigu.
EDU BLASCO
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Uzt 19 0
Edu Blasco igerilariarekin egon gara eta bere txapelketen eta lorpenen inguruan aritu gara. Gainera bitxia dirudien arren bere birramona Segurakoa zen.
EGURALDIA JOXE LANDA -UZTAILAK 18
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Uzt 19 0
Euria egiteari utziko dio goizean zehar eta arratsaldetik aurrera ostarteak nagusituko dira. Tenperaturak 24ยบ inguru ibiliko dira.
EHUNMILAK
Goizerokoa 17 Uzt 19 0
Uztailaren 12tik 14era, Beasainen Ehunmilak Ultra-Trail, G2H eta MariMurumendi probak burutu ziren. Asteburu osoan lasterkariak gure mendietatik ibili ziren alde batetik bestera.
Segura Irratian programa zuzenean eskaini genuen eta programako zati batzuk audio hauen bitartez entzungai izango dituzue.
Andoni Zubeldia, zuzendariarekin hizketan azkeneko minutuetan;
Boluntarioen lana eta laguntza garrantzitsua izaten da;
Lasterkariekin hitz egin genuen ere, txoko ezberdinetatik gerturatzen dira Beasainera;
Arratsaldeko 18:00etan Ehunmilak Ultra-Trail probaren hasiera izan zen;





