Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
EGURALDIA JOXE LANDA- MAIATZAK 17
Eguraldia, Irratsaioak 17 Mai 19 0
Gaur zerua estali eta euriarekin esnatu gara. Horrelaxe pasako da gaurko eguna , baita larunbata eta igandea ere. Igande gauetik aurrera hobekuntza etorriko da berriro.
LAUREANO TELLERIA- HITZAK JOLAS
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Mai 19 0
garai batean erabiltzen ziren hitzekin jarraitzen dugu. A zer nolako altxorra dugun Laureano Telleria
ORDIZIAKO DANTZA ASTEBURUA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Mai 19 0
Maiatzaren 17tik hasi eta asteburu osoan dantzan arituko dira Ordizian. Amets bide dantza taldeko Izaro Intsausti izan dugu gurean.
EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 16
Eguraldia, Irratsaioak 16 Mai 19 0
Gaur eguraldiak aldaketa izango du arratsaldetik aurrera. Euritara joko du eta tenperaturak behera egingo dute
BIXI BIXI SAIOA-LIERNI ELORTZA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 15 Mai 19 0
Hilabetero egin ohi duten bisitan aste honetan Bixi-bixi Zeles Goitiarekin, Segurako liburutegiko arduraduna, Igartza sariaren inguruan arituko garaeta Santos Belokik Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteko kideak galtzear dauden hitzak eta esamolde bereziak aurkeztuko ditu San Isidro egun honetan.
Oñatira jo eta Idoia Etxeberriarekin Ingoxonau egitasmoa izango dugu hizpide. Hika, eta bereziki Oñatiko noka jaso eta berreskuratzekohelburuarekin abiatua dutena.
Igandean Lekeition egingo den Ibilaldiaz ere arituko gara antolatzaileekin.
ARISTERRAZUKO PLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mai 19 0
Aian dagoen Aristerrazu auzoan izan gara. Bertan igandero arratsaldeko 18:30etan erromeria ospatzen dute. Antolakuntza lanetan aritzen den Juan Mari Azkue izan dugu xehetasunak kontatzen, baita Zaldibiarra den Xabat Irastorza dantzaria ere eta Segurarra den Imanol Intxausti trikitilaria ere izan da. Imanol 14 urterekin hasi zen trikitixa jotzen Aristerrazun ,gaur egun arte. Gainera maiatzaren 26ean bertan izango da trikitia jotzen. Ez galdu elkarrizketa , Imanolek trikiti pieza batzuk zuzenean jo bait dizkigu.
EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 15
Eguraldia, Irratsaioak 15 Mai 19 0
Eguzkiarekin eta zerua oskarbi jarraituko dugu gaurko eguna.
ASTEKO SALTOKIA-JANEIRO ITURGINTZA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mai 19 0
Janeiro iturgintzako Diana Janeirorekin aritu gara solasean eta bertan aurkitu ditzazkegun energia sistema ezberdinak ezagutzeko aukera eman digu eta baita nobedadeen berri eman digu.
EKIMENA PSIKPEDAGOGIA-IRAKURKETA ETA IDAZKETA PROZESUA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mai 19 0
Ekimena Psikopedagogia zentrutik Idoia Apaolazak gaurkoan gai interesgarria ekarri digu. Haurren irakurmen eta idazmen prozesuak.
ASPARGI-Gipuzkoako parkinson elkartea
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mai 19 0
Aspargiko zuzendaria den Benigno Balin izan da gaur Segura Irratian. Elkarteak ematen duen laguntza , parkinson egoeran dauden familiekin nola jokatu…azaldu dizkigu.