Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 19 0

San Telmo museokoak izan ditugu gaur eta gonbidatu berezi bat ekarri digute.Xabier Murelagare. Bera izan da San Telmo museoan zabaldu berri den erakusketaren komisarioetako bat, Pedro Castañosekin batera. 
“Kiputz. Amildegia historiaurrean” da erakusketaren titulua,

TWIN MELODY BIKOTE ORDIZIARRA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 19 0

Iñigo Etxenikek gidatzen duen Musikaz blai saioan Ordiziko TWIN MELODY taldea izan dugu.

TARRAPATAN -PANDERO BATEN IBILBIDEA-LETURIA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 19 0

iñigo Etxenikek egiten duen TRIKISOINU programan Leturia izan zen. Astebetean panderoa ikasteko metodoa, horixe eskaintzen du Xabier Berasaluze Leturiak bere liburu berrian, baina ez hori bakarrik: ikasketari laguntzeko, DVD bat ere topatuko duzu, eta, horrez gain, Leturiak berak bere bi panderorekin izandako elkarrizketa, non bere panderojole-ibilerak kontatzen dituen, trikitilarien munduko ohiturak eta bitxikeriak azalduz, abentura xelebre eta pasadizo mundialekin batera. Horra, bada, musika eta umorea bat eginda, Leturiak bere panderoarekin egin ohi duen moduan.

IZARRA URDAILETA ETA Mª KARMEN IZETA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Aza 19 0

Hilabeteroko legez hementxe izan dugu Izarra Urdailleta Segurako alkatea. Baina gaur ez da bakarrik etorri, Mª Karmen Izeta zuen lagun. Azken hau, 46 urte ibili da Segurako udalean idazkari moduan lanean eta orain erretiroa hartu berri du.

ZINEGIN FESTIBALA HAZPARNE

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Euskal Herriko Zinema eta Dokumental ekoizpena aurkezteko festibala da, Hazparnen (Lapurdi). Atzo hasi eta igandera bitarte 20 filmetik gora ikusi ahal izango dira.

AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Asteburuan zinemara joan nahi? ba hementxe dituzu Amaia Gartziak egin dizkigun proposamenak.

HAURREN HIRIA BEASAIN

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Beasaingo Udalak proiektu berria jarri du martxan, Ttiklik Elkargunearekin eta Laia Kooperatibarekin elkarlanean: Haurren Hiria proiektua. Francesco Tonucci pedagogo italiarraren filosofiarekin eta lanarekin bat eginez, eta Euskal Herriko hainbat herrik bat egin duten bezala, Beasainen ere haurren parte hartzea bultzatuko dute. 8 eta 12 urte bitarteko haurren iritziak, beharrak, ekarpenak, proposamenak jasoko dituzte.

ZUMALAKARREGI MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

asteburu honetan Ormaiztegiko Ander Deuna jaiak hasten dira. Azaroaren 23 larunbata, “Elegante eguna” izaten da, baina Museoan 7. urtez jarraian “XIX.mendeko eleganteen bilkura” antolatu du.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika