Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

2021-01-18ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 18 Urt 21 0

Hobetze polita gauzatuko da gaur ostarteak nagusituaz. Ateria seguru eta dotorezi politarekin tenperatura igoaz, asko irabaziko du eguraldiak giro goxo eta atsegina mantenduaz. Haize suabea hegotik jarriz, asko hobetuko da giroa batez ere ipar partean tenperatura igoaz. Barnealdeetan garbi eta dotore baina epeldu ezinean, goizean izotza egingo duelarik. Oro har hegoaldetiko joera jarriko da martxan egun batzuetarako tenperatura gorantz abiatuaz .

BELLOTA EMPRESA /LARRAITZ LARRAÑAGA MARKETING ZUZENDARIA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Urt 21 0

BELLOTA enpresa Legazpiarrak, Filomena fenomenoaren eraginez %800eko demanda izan du azken egun hauetan. 10.000 pala inguru saldu dituzte, hainbat produktu ezberdinekin batera. Xehetasun guztiak BELLOTAko marketing zuzendaria den Larraitz Larrañagak kontatu dizkigu.

2021-01-15eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Urt 21 0

Eguraldi hezea iragarri du Joxe Landak ostiral honetarako. Asteburura begira ere jarri gaitu eta batezere larunbatean eguraldi ona datorrela aipatu digu.

SUSTATU-LUISTXO FERNANDEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urt 21 0

SUSTATUko Luistxo Fernadezekin, guztiz euskaratua dagoen Signal datu pertsonalik gordetzen ez duen bat bateko mezularitza aplikazioari buruz hitz egin dugu

2021-01-14ko EGURALDIAREN IRAGARPENA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Urt 21 0

Gaur eguraldia goibel xamarra izango da. Tarteka euri arina bota dezake, baina poliki poliki hobetzeko joera hartuko du datozen egunetan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika