Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

2021-01-28ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urt 21 0

Haizeak hegotik jarraituko du barealditxoekin. Zeru sabaia estalia mota askotako hodeiekin, euri mehatxua nabarmenduaz eta iluntze aldera zipriztin batzuk barreiatu ere bai. Tenperatura beste pixka bat gorago dela, dezente nabarmenduko da epeltasuna batez ere kostaldean. Giro goxo eta atsegina kostaldeko haize babesetan baina orokorrean ufadak joko ditu haize begietan giroa pixka bat mikaztuaz.  Epel sentsazio horrekin dezente goxatuko da kostaldean.

2021-01-27KO BIXI BIXI/EÑAUT ARRETXE

Bixi-Bixi, Irratsaioak 27 Urt 21 0

Bartzelonatik Segurako Eñaut Arretxe ere bixi-bixi aritu zaigu Katalunian Altsasu Telesailak sortu duen polemikaz hain zuzen ere

2020-01-27ko BIXI BIXI/ STELLA ZUNDA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 27 Urt 21 0

Donibane Lohizuneko Stella Zundarekin hitz egin dugu, nola egin duen euskalduntze bidea eta orain bizi deneko Gasteizko Errekaleor proiektuaz aritu gara

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Urt 21 0

Laiotz herri Eskolako , Izadi, Ibai eta Julen izan dira gurean. Ahozkotasuna eta komunikazioa lnatzeko irratsaioa egiten dugu haurrekin. Laureano Telleriak utzi dizkigun 3 objetu erakutsi dizkiegu eta beraiek asmatu egin behar izan dute zer diren eta zertarako balio duten.

SIN MALA INTENCION /GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Urt 21 0

Sin Mala Intencion taldeko Gorka Lizaso izan da goizerokoa saioan. Gaur sortu beharreko abestiarentzat proposatu dizkiogun hitzak honakoak izan dira: AMORRUA, MERKATU BELTZA, HORTENSIA/FILOMENA…IGNACIO, HOLOKAUSTOA

2021-01-27ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Urt 21 0

Asko nabarmenduko da gaur hobetzeko joera hego haize suabearekin. Europako depresio makur hori ekialderantz aldendu eta beste batzuk hurbilduko dira Atlantiko aldetik lurralde honetarako on aldi bikaina bermatzeko moduan. Haize suabea hegotik dela, tenperatura askoz gorago mantenduko da eta  giro goxoa elementuak modu onean direla. 

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA/ IZAERA HANDIKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Urt 21 0

Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak izaera handiko haurren ingurukoak azaldu dizkigu.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Urt 21 0

San Telmo Museoko Nerea Izagirre  da San Telmoko erakusketa iraunkorraren arduraduna. Berarak azaldu dizkigu , zer den erakusketa iraunkorra, zer azaltzen duen, ze pieza mota dauden, zer lan egiten diren urtean zehar…

2021-01-26ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Urt 21 0

Egunsentian hotz baina hego ukituko haizeak azkar eragingo dio gorantz tenperaturari eta goxo mantenduko da egunean zehar. Goiz partean ateriari eutsiko dio baina arratsaldean hodeiak trinkotuaz euri zipriztinak barreiatuko dituzte lurralde guztian. Ez da asko izango baina giroa apur bat moteldu bai. Hala ere gaur sumatuko zaion hobetzeko joera hori dezente mantenduko da hurrengo egunetan, giro goxo eta atseginarekin, hego haize suabeak bermatua.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika