Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
BEATRIZ ANTELO HAZKUNDE PERTSONALAREN COACHA ETA MENTOIA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 21 0
Beatriz Antelo hazkunde pertsonaleko coach eta mentoiak 2021 urterako dituen erronkez eta proiektuez hitz egin digu. Besteak beste, 12 hilabeterako sortu duen proiektuaz. Proiektu honetan hilabetero gai ezberdin bat jorratuko da, online saioen bidez.
ZUALBE-ONGIZATE EMOZIONALERAKO ZENTRUA/BEÑAT ZUBELDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 21 0
ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldiarekin beste kasu
praktiko bat aztertuko dugu. Gaurko aukeratutako kasua ere sintoma fisiko batekin etorritako
bezero batena da, sinusitisa zeukan pertsona batena hain zuzen. Aurrekoan egin genuen bezala,
subjektu honen identitatea ezkutatu dugu eta soilik bere arazoan zentratu gara, entzuleek
beste adibide praktiko bat ezagutu dezaten. Sintoma fisikoa abiapuntutzat hartu eta horren
atzetik dauden arrazoiak ulertzen saiatu gara.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 21 0
GITBko Ainhoa Ibañez izan da gaur, Goizerokoan. Aste guztiko programazioaren berri eman digu.
2021-02-01ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 01 Ots 21 0
Narraskeriari dezente eutsiko dio gaur lainoak arrastaka euria botaz mantenduko direlarik baina iluntzerako kaskarkeria bukatzear dagoela sumatuko zaio eta haizeak hego ukitua hartuko duelarik, tankera onarekin bukatuko da eguna. Horrela baldarkeriak baretzeko joera hartuko du hurrengo egunetan eguraldiaren elementuak modu hobean jarriz. Hego haizea izango dugu protagonista hurrengo egunetan kostaldea galanki goxatuaz.
AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 29 Urt 21 0
Ostiralero moduan gaur ere hementxe izan da Amaia Garcia zinema aditua, telesail eta film ezberdinen proposamenak eginez.
OSOA SUKALDARITZA/VANESA BLAZQUEZ ETA NEREA SEGURA
Goizerokoa, Irratsaioak 29 Urt 21 0
Gaurko Goizerokoan Osoa sukaldaritzako Vanesa Blazquez eta Nerea Segura dietista.nutrizionistarekin emaukeak eta kirolaren inguruan aritu gara hizketan(hilerokoa…)
2021-01-29ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 29 Urt 21 0
Ia erabat eutsiko dio atzoko tankerari baina goiko hodeiak trinkotuaz euri tanta batzuk barreiatuko ditu. Horrek ez du bat ere mikaztuko giroa eta hego ukituko haizea oso suabe dela, goxo mantenduko da, tenperatura ere berdintsu dela. Agian gradutxo bat beherago eta hodei gehiago zeru sabaian baina akats txiki horiek ez dute bat ere mikaztuko giroa eta eguraldi goxo eta atsegina egongo da egun guztian. Bihar dezente narrastuko da mendebaldetiko eraso batek harrapatuta.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urt 21 0
Laureano Telleriak San Sebastian eguna oroituz, Segurako San sebastian ermitako bitxikeria batzuk kontatu dizkigu. Tartean euskal herriko ermita bakarra erretabluan aingeru beltzak dituena.
ASIER DE LA IGLESIA / TXISPA GARAGARDOA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urt 21 0
Asier de la Iglesia zumarragarrak Txispa markako garagardoa ekoizten hasi zen duela hilabete batzuk eta jasotako dirua esklerosi anizkoitzaren ikerketara bideratzen zuen. Multinazional batek antzerako izena eta logoa erregistratuak dituela esan dio idatzi bidez eta izen eta logo hori erabiltzeari utzi behar dio.
SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urt 21 0
Sustatuko Luistxo Fernadezekin Aplikazioek Covid txertaketa prozesuan lagundu ote dezaketen edo ez gaiaren inguruan hitz egin dugu.