Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

PLATAFORMA AGRAVIADOS GEROA PENTSIOAK

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Ots 20 0

 GEROA Pentsio plan horretan 45.120 euro baino gehiago dituztenek ezin dute dirua atera eta kopuru hori baino gutxiago dutenek bai. Kaltetuek plataforma bat sortu dute. kIDEETAKO BATEKIN IZAN GARA, Joxe Mari Lazkano Zarauztarrarekin.

IZTUETA ATE IRIKIAK

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Ots 20 0

Lazkaoko Iztueta esnekietako Maria Jesus Intsausti izan da gurean, datozen egunetan ate irekiak izango bait dituzte.

BURNOUT SINDROMEA EDOTA ERREA EGOTEA-ekimena psikopedagogia.

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 20 0

Burnout sindromea lan mundurekin erlazionatzen da. Sindrome honen baitan, langilea lanera joateko erreta da, estres egoera luzea bizitzen ari da eta antsietatea eta depresio luzeak sor ditzazke. Idoia Apaolazak sindrome honen ingurukoak ekarri dizkigu.

ALEJO MORENO “EGUZKIGRAFIA”

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 20 0

Alejo Moreno argazkilaria Eguzkigrafia teknikari buruz aritu zaigu hizketan.

AMELI IPUIN KONTALAIA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 20 0

Herriz herri eta auzoz auzo, ipuinak ametsez josten aritzen den neska gaztea da Ameli. Hezkidetza, parekidetasuna, laguntasuna… bezalako baloreak oinarri, ipuinen mundu magikoa sortu, eta zeruko izar artean kulunkatuz, bertan murgildu nahi du entzulea. Abentura honetan, gustokoen dituen baliabideez arituko da; bertsoak, kantuak, interpretazioa … Honen guztiaren berri eman digu Amaia Elizagoienek, proiektu eder honen sortzaileak.

BIRRITAN BORTXATUA ANTZERKI OBRA.

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 20 0

Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du.

Orduan hasten da Nagoreren bigarren ametsgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere.

Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria.

Jon Martinez”txiki”aktoreak eman dizkigu antzezlanaren nondik norakoak.

AMA-ALU-LUR ANTZERKI OBRA ETA LIBURUA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 20 0

Espek eta Leok, bi espeleo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen paleolito garaiko alu herraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan.
Baina orduan… 
Aurreratu, ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?
May Gorotiaga Tolosarrak zuzendu eta idatzi duen antzerki obra honen ingurukoak ekarri dizkigu.

BEIETZ! MUSIKA TALDEA

Irratsaioak 09 Ots 20 0

Beietz! 2018an Arbizun sortutako taldea da. Bibolin, txirula eta trikitixak sortutako melodia zeltiarra egiten dute. Taldeko kideak izan ditugu musikaz blai saioan , Iñigo Etxenikerekin.

DOCTOR DESEO

Irratsaioak, Sailkatu gabea 09 Ots 20 0

Doctor deseo taldeko Francis izan dugu Musikaz blai saioan “MaketoeN Iraultza”diska berria aurkezten.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika