Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

IZARRA URDALLETA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Ira 20 0

Hilabetean behin egin ohi duen bezela, gaur ere hemen izan da Izarra Urdalleta Segurako alkatea. Ikasturteari begira udalak antolatutako ikastaroez, gaztelekuaz…eta beste hainbat gaitaz aritu gara.

Antioko Musikaldiaren 37. edizioa

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ira 20 0

Aurten ere Musikaldia ospatuko dute Zumarragako Antioko Ermitan, 37. edizioa izango da aurtengoa eta kontzertuak irailaren 5, 12, 19 eta 26an izango dira.

WEETBE

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ira 20 0

Iñaki Mendialduarekin izan gara. Weetbe musuko berriak aurkeztu dizkigu.

BEATRIZ ANTELO/ OPORRETATIK BUELTAKO PROIEKTUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abu 20 0

Beatriz Antelo coach eta metoiak, nola bizi izan dituen oporrak, zertarako balio izan dieten eta aurrera begira dituen proiektuaz aritu zaigu gaurko saioan.

 

EH FURGO/ARKAITZ APALATEGI/LAPURDIKO KOSTA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Abu 20 0

EH FURGOKO Arkaitz Apalategik Lapurdiko kosta ezagutzeko aukera eskaini digu. Hendaiatik hasi eta Urruñaraño bidaiatu dugu, bertako leku, txoko , monumentu, jauregi etab…ezagutuz.

SIN MALA INTENCION /GORKA/ ERRONKA MUSIKALA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Abu 20 0

Sin mala intención taldeko Gorkari udarako programazioaren baitan, erronka bat jarri diogu 15 egunetik behin burutzeko. Guk 4 hitz emanda berak abesti bat sortu beharko du. Eta gaur ere a zer nolako abestia sortu digun! Bejondeizula Gorka!

ARDIXARRA ETXEA, SEGURAKO INTERPRETAZIO ZENTRUA.

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abu 20 0

Segurako Ardixarra interpretazio zentruko Pia Alkain izan da estudioan eta iazko eta aurtengo turismo datuak alderatu ditugu, baita Ardixarrak eskaintzen dituen zerbitzuak azaldu dizkigu.

LAGULUZARGI NATURA ETXEAN/ OLATZ LABAIEN

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Abu 20 0

Olatz Labaien Berastegiarrak interiorismoa ikasi zuen eta esperientziaz eta ilusioz proiektu berri bat jarri du martxan Laguluzargi deiturikoa. Bertan metodo ezberdinak lantzen dira, bio-eraikuntza, feng shui-a…besteak beste. Bere proiektua ezagutzara emateaz gain, metodo hauen abantailak kontatu dizkigu.

ARANBURU GAZTANDEGIA/OLATZ ARANBURU

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Abu 20 0

Aranburu gaztandegiko generazio berria dugu Olatz Aranburu Zeraindarra. Beraien proiektuaren inguruan ilusioz eta gogoz hitz egin digu Olatzek.

ZUZEU TOLOSA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Abu 20 0

 

ZUZEU Tolosan, bigarren eskuko arropa erosi eta saldu daitekeen denda da. Lidyak ZUZEU -ri buruzko informazio guztia azaldu digu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika