Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

2021-05-24 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 24 Mai 21 0

Kaskartze aldera egingo du berriro mendebaldetiko eraso batek harrapatuta, giroa galanki petralduazTenperatura asko jaitsiko da ipar partean behintzat eta hotz sentsazioa asko nabarmendu ipar mendebaldeko haizea dezente mugituaz. Zeru sabaia erabat estalia eta euria dezente goiz partean eta arratsaldean ateriago baina goibel. Horrela ia-ia negu giroa gaur eta bihar ere petral, pixka bat alaiago eta ateri egongo bada ere. Badirudi ondorengo egunetan dezente nabarmenduko dela hobetzeko joera.                                                  

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Mai 21 0

Andoni Calvok aste honetan ere, EUROVISION jaialdiaren ingurukoka ekarri dizkigu. Aste honetan 2 finalaurreko izan dira jaialdian eta biharko finalean sailkatu diren musikariak ezagutu ditugu.

OSOA SUKALDARITZA/VANESSA BLAZQUEZ ETA NEREA SEGUROLA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Mai 21 0

Osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquez eta Nerea Segura nutrizionista izan ditugu, elikadura eta hidratazio egokiaren inguan ahokuak eman dizkigute , gure gorputzak ahalik eta onoen funtzionatzeko.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Mai 21 0

Signal-en iragarkiak, Facebooken trikimailuak agerian uzteko etaWhatsapp uztekotan, Watomatic-ek trantsizioan lagun zaitzakela aipatu digu Sustatuko Luistxo fernandezek

2021-05-19 BIXI BIXI/ ENEKO BIDEGAIN

Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Mai 21 0

Eneko Bidegain izan da gurekin.“Jon Bilbao ikertzaile gonbidatua 2021” katedra irabazi du. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategia laborategiko ikertzailea etaIkus-entzuneko Komunikazioa graduko irakasleak da. Beka horri esker, Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak bertatik bertara, aztertu ahal izango du, batetik, Euskal Herriko jatorriko AEBko diasporako kideek Euskal Herriari buruz bilatzen eta jarraitzen dituzten informazioak eta, bestetik, kide horiek euskal lurraldetasunari buruz duten ikuspegia.Bi hilabetez egongo da Eneko Bidegain ikertzailean Renoko unibertsitatean. Ikerketaren emaitzak jardunaldi akademiko batean aurkezteko dira.

CARZA GIPUZKOA GOIERRIN

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Mai 21 0

Carza gipuzkoako lagunak izan dira gurean. 2019an goierrin ireki zuten autoentzako gunearen inguruan aritu zaizkigu hizketan,Bertan dituzten ibilgailuen eskeintzaz gain.

NOMAD ESTUDIO PROIEKTUA

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Mai 21 0

Nomad estudioko Eli garmendi izan da gurean proiektu berri baten inguruko azalpenak emateko. Izan ere, herriz herri dabilen estudio ibiltari bat jarri dute martxan, herritarren historiok bilduz erretratuei esker.

 

2021-05-19ko EGURALDIA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Mai 21 0

Dotoreziak apur bat irabazi baina goxotasunak bat ere ez ipar mendebaldeko haizea pixka bat mugitzeagatik. Garaiari dagokiona lortzeko asko falta oraindik. Baina bistaratu da hori eta ea hurrengo egunetan bikain gauzatzen den.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika