Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

JOXE MARI TELLERIA “ARGIGRAPHIA” ERAKUSKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Ira 20 0

Gurean izan da Joxe Mari Telleria Idiazabaldarra, bere erakusketa berriaren berri ematen. Argigraphia , argazkiekin eta Murumendiko haurren marrazkiekin eta testuekin osatutako erakusketa da. Honen inguruan , baita aurrerantzean dituen proiektuen inguruan aritu gara solasean.

AIKO DANTZA ESKOLA DIGITALA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ira 20 0

ikasturte berri bat datorkigu eta berriz dantzan egiteko gogoz daude Aiko-ko lagunak, musikaz gozatzeko gogoz, lagunekin batera izerditan egiteko, jauzi eta mutil-dantzen urratsekin buruari bueltak emateko…
2020-21 ikasturtean pasioa partekatzen jarraitu nahi dute, baina egoerak bultzatuta,dantza eskola digitala sortu dute. Sabin bikendi sortzaileak azalpenak eman dizkigu.

SUSTATU/ EGUNEAN BEHIN

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ira 20 0

Gaur eman diote hasiera Susutatuk lagunek egunean behin jokoaren 5. denboraldiari. Sustatuko Luistxo Fernandezek berrikuntzak aipatu dizkigu.

HARIMAKILA EGITASMOA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ira 20 0

MAIDER-SAGREDO Calcuta Ondoan Erakundeko kideak,Harimakilatik ihesi egitasmoa erakutsi digu.Finean, Harimakila proiektu artistikoaren helburua, Arropa Garbia Kanpainaren salaketan oinarrituta, Asiako ehungintzan lan egiten duten langileek jasaten duten giza eskubide urraketen inguruan sentsibilizatzea da.

ZAPOREAK EGITASMOA/ JANARI BILKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ira 20 0

Elkartasun deia egin du Zaporeak egitasmoak : Greziako Lesbos uharteko Moria kanpamentuko errefuxiatuak laguntzeko jakien bilketa egingo du asteburuan Euskal Herrian. Albisteetan entzun genuen bezalaxe, badakizuelako, Iraila hasieran erre egin zela kanpaleku erraldoi hori. Egoera larri honen berri eman digu Irati Azkue zaporeakeko kideak.

IKER ELDUAYEN ZINEMALDIKO ZALEA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ira 20 0

Iker Elduayes zinemaldiko zale sutsua da 7 urte zituenetik.  Orduz geroztik aktore ospetsuen 3000 sinauratik gora ditu.

AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA ZINEMALDIAN

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ira 20 0

Amaia Gartzia zinema aditua Donostiako zinemaldian da eta bertan ikusitako peikulez bere iritzi eta gomendioak eman dizkigu.

 

BEATRIZ ANTELO/ ESKOLAKO IKASTURTE HASIERA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Ira 20 0

Ikasturte berria hasi da gure eskoletan eta haurren egoera zein den azaltzeaz gain, egokitzapenerako aholkuak eman dizkigu, baita emozioek duten garrantzia azpimarratu digu Beatriz Antelok.

EKOGUNEA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Ira 20 0

Bihotz berdeak Gipuzkoako gazteei natura ezagutzeko luzatzen diegun gonbidapena da. Naturalisten landa-lanetan oinarrituta dagoen sei irteeretako programa honek bertako animalia, landare eta paisaiarekin gozatzeko eta ikasteko aukera eskainiko du. Xehetasun guztiak Jon Ander Galrragak eman dizkigu.

basabe garagardoa/markel urretabizkaia

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Ira 20 0

Legorretan egiten dute BASABE artisau garagardoa modu natural eta artisau batean. Basabeko sortzaileetako bat izan da gurean Markel Urretabizkaia eta garagardoaz eta bere prozesuaz aritu zaigu hizketan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika