Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

EUSKAL HERRIKO ARTZAI GAZTA TXAPELKETA IDIAZABAL

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Urr 20 0

Datorren igandean, urriaren 11n, 37. EUSKAL HERRIKO ARTZAI  GAZTA TXAPELKETA  egingo da Idiazabalgo pilotalekuan.

Lehiaketa zuzenean jarraitu ahal izango duzu, streaming bidez, Artzai Gaztaren (artzai-gazta.eus) eta Idiazabalgo Udalaren (idiazabal.eus) orrietan eta Goierri Telebistaren zuzeneko emanaldian.

OSOA SUKALDARITZA/ VANESA BLAZQUEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Urr 20 0

Osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquez izan dugu ostiralero moduan eta gaur asteburu honetan Fikoban ospatuko den Bioterran, egingo duten show cookingaren inguruan aritu zaigu hizketan.

 

 

LAUREANO TELLERIA/ GARAI BATEKO KONTUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 20 0

Iaz bezelaxe haurten ere hementxe dugu Laureano Telleria Segurarra gurean. Laureano 15 egunetik behin izaten da gurean , garai bateko kontu eta historioak gurekin partekatzeko. Gaur duela 600 urte hasi eta gaur egun arte izan diren pandemiak ezagutzeaz gain, ematen zioten soluzioetaz aritu gara.

SEBAS GARTZIARENA/ KELLESENSA GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 20 0

Sebas Gartziarena Berastegiarra askotan izaten da gurean kolaborazio lanak egiten. Batetik, ordiziako anbulategiko erizaina delako eta bestetik KELLESENSA gobernuz kanpoko erakundeko kide delako. Gaur Kellesensa ONGaren inguruan aritu gara hizketan, besteak beste, urtero Bertastegin ekoizten duten babarrun solidarioa saltzen jartzen dutelako.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 20 0

Osteguneroko legez, hementxe izan dugu Sustatuko Luistxo Fernandez. Gaur jorratu ditugun gaiak honakoak izan dira:  caf elhuyar sariak,Twitch euskaratzeko eskaera, eta zer den Twitch eta
Wikidataren urteurren eta 100 milioiak

ARGIA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Urr 20 0

Eneritz Arzallus Argia Podcastetako arduraduna Segura Irratian estreinatuko dugun Beranduegi saioari buruz aritu zaigu hizketan

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA/ EZ OHIKO IKAS URTE HASIERA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 20 0

Iraila iritsi da eta honekin batera ikas urte hasiera ere. Zalantzarik ez dago aurtego ikas urtea inoiz baino bereziago eta desberdinagoa izango dela Coronabirusa dela eta. Honen ingurukoak ekarri dizkigu Idoia Apaolazak Ekimena Psikopedagogia zentrutik.

IZARRA URDAILETA SEGURAKO ALKATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Urr 20 0

Izarra Urdaileta alkatearekin hainbat kontu errepasatu ditugu; jubilatu eguna, urrian egingo den 44. dantza txapelketa eta azken aldian Seguran asteburuetan izaten ari diren gertaerak.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika