Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

Nerea Segura dietista-nutricionista eta osoa sukaldaritzako Ane Otegi

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Aza 20 0

Osoa Sukaldaritzako Anne Otegi izan da gurean , baita Nerea Segura dietista- nutrizionista. Solasean jardun gara, gosaltzeak duen garrantzia azpimarratuz. Annek bi errezeta goxo prestatu dizkigu.

 

EUSKADIKO ESNE BEHIEN USTIATEGI ONENAREN SARIA/ LAZKAOKO IZTUETA BASERRIA

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Aza 20 0

EUSKADIKO ESNE BEHI USTIATEGI ONENAREN SARIA jaso berri du Lazkaoko Iztueta baserriak. Sariaren berri eta egun bizi duten egoeraz aritu zaigu Maria Jesus Insausti.

GOITUR/ NIKO OSINALDE

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Aza 20 0

Goierriko Turismoa martxan jarri zenetik 25 urte bete dira eta Goiturreko Niko Osinaldek urte hauetako balantzea egin digu, baita auten egoera hau dela eta zein den egoera azaldu digu.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Aza 20 0

Laiotz Herri eskolako haurrak izan ditugu gonbidatu Goizerokoa saioan. Ahozkotasuna lantzeko egiten dugun saioa da. Gaur , Bidatz eta Maite izan ditugu.

JAKOBA ERREKONDO “ETXEKO LANDAREAK” LIBURUA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Aza 20 0

Loreak etxeko poza dira. Ongi zaintzen dituenak bizitzaren edertasuna jasotzen du opari. Jakoba Errekondoren “etxeko landareak”,Liburu honek hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu: zein landare aukeratu txoko bakoitzerako, gaixotasunei nola aurre egin, landare bakoitza nola ureztatu, ongarri naturalak nola egin, haziz doan ahala nola birlandatu… maite dugun landare hori nola ugaldu ere ikasiko dugu. Xehetasun guztiak Jakoba Errekondo berak eman dizkigu

AHOZ AHO NARRAZIO JAIALDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Aza 20 0

Martxoan egitekoa zen Ahoz aho narrazio jaialdia bertan behera geratu zen COVID19a dela eta. Pasa den larunbatean hasiera eman zioten martxoan egin izan ez zen jaialdi horri. Bertako protagonistekin egin dugu gaur zita: May gorostiaga artista eta honen guztiaren sortzailea eta Dorleta Kortazar narratzailea.

Hurbilekojalea – Asteko Saltokia

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 10 Aza 20 0

Beasaingo Hurbilekojalea gure Asteko Saltokia izan da gaurkoan. Hurbilekojaleako bi protagonistekin izan gara Irene eta Estherrekin. Hurbileko jalea gertutik ezagutu dugu.

GORKA LIZASO ETA AIERT IZAGIRRE

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Aza 20 0

Sin mala intencion taldeko Gorka lizaso izan da gurean beste behin abesti berri batekin. Gaurko 4 hitzak hauexek izan dira: AMORRUA, ATSEKABEA,ILUSIOA ETA ETORKIZUNA. Abestia sortzeaz gain, Gorka Lizaso ostalaria denez, egun bizi dun egoera azaldu digu, Zeraingo ostatuko Aiert Izagirre sukaldariarekin batera.

EGUZKIAK IRAUN BITARTEAN EKIMENA-ARITZ EGEA URRETXUARRA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Aza 20 0

Aritz Egea mendi korrikalari Urretxuarrak, azaroaren 14ean “eguzkiak iraun bitartean” elkartatsun erronka burutuko du Izazpi mendian. “Super H” eta “baila con EM” elkarteek babesten dituzten ikerketa proiektuei laguntzeko diua biltzea izango du helburu egitasmo honek. Horretarako Ezkiotik Izazpi mendira eguzkia irteten denetik ezkutatzen den arte joan etorrian ibiliko da.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika