Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

Kantu Kolore “Ametsen Urtebetetzea”

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Urt 21 0

Kantu Kolore, abesti didaktikoak proposatzen dituen proiektua da; haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, abestiekin gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere lantzea helburu dute Kantu Kolore kideak.
Guzti honen inguruan aritu gara Maitane Salvadorrekin, baita ondorengo egunotan eskeiniko dituzten ekitaldien inguruan ere.

Marea Urdina

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Abe 20 0

Aniztasun Funtzionala duten pertsonen inklusioaren aldeko elkartea da Marea Urdina.
Gurean behin baino gehiagotan izan dira 2020. urte honetan, eta Gorka Aranbarri kidearekin, urteko errepasoa egiteaz gain, inklusiboagoa, ulergarriagoa eta zalantzik gabe bukatzear dugun urte honengatik, inoiz baino bereziagoa den Marea Urdinako 2021eko egutegiari buruz ere hitz eging dugu berarekin.

San Telmo Museoa

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Abe 20 0

Gaurkoan, San Telmo Museoko Karmele Barandiaranekin, Garapena eta Publikoaren arduradunarekin izan gara; 2020. urtearen errepasua egin dudu berarekin eta museoak abian dituen kanpaina berezien berri ere eman digu

Tolosan gaur, Leidor Aretoan, elkartasun kontzertua: “Itxaropen Ahotsak”

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Abe 20 0

Gaur Tolosako Leidor Aretoan, arratsaldeko 19.00etan, “Itxaropen Ahotsak” Itsas Salbamendu Humanitario-aren aldeko elkartasun kontzertua antolatu dute.
Amaia Martinez, SMHko juntakidearekin egon gara, “Aita Mari” itsasontziaren egunerokoaren plangintza eta 2021ean suertatu daitezken beharren inguruan hitz egin dugu.

Nogen taldeak kontzertua gaur 19.00tan Usurbe Antzokian

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Abe 20 0

Musika Bulegoak martxan jarri duen egitasmoa da Beste bat! Zuzeneko Arteen Zirkuitua, eta otsailaren amaierara bitarte, 250 musika, antzerki, dantza eta zirku emanaldi hartuko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 31 antzokik eta hamar aretok.
Horietako bat Beasaingo Usurbe Antzokia da, eta gaur arratsaldeko 19.00etan, Nogen taldearen kontzertua ikusteko aukera izango dugu; Eider Saez taldeko abeslariarekin egin dugu solasaldia gaurkoari buruzkoak aipatzeaz gain, 2020. urteko errepasoa ere egin dugu.

GOIERRIKO GURUTZE GORRIA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Abe 20 0

Gaurkoan Goierriko Gurutze Gorriko Lehendakaria den, Koldo Muñoa gurekin izan da. 2020ko urtearen balantzea eta errepaso txiki bat egin dugu.

BEATRIZ ANTELO

Sailkatu gabea 28 Abe 20 0

Beatriz Antelo coach eta mentoriak, gaurkoan bakardadeari, antsietateari,.. aurre egiteko gomendio batzuk eman dizkigu.

ZERAINGO OSTATUA – AIERT IZAGIRRE

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 28 Abe 20 0

Zeraingo Ostatutik Aiert Izagirre etorri da, gaurkoan urte zahar gaueko afarirako eta urte berriko bazkariako menua prestatu dugu, honekin batera Zeraingo Ostatuko urtearen errepasoa egin dugu ere.

SIN MALA INTENCION/ GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abe 20 0

Sin Mala Intencioneko Gorka Lizasok urtea ondo amaitzeko gure erronkari ausart heldu dio. Gaurko hitzak hauxek: LOTERIA, EROKERIA,GABONAK, 2020

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika