Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
BIZIPOZA ELKARTEA+GEHITU ELKARTEA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ots 21 0
Bizipoza elkarteko Leire Elizegi eta Gehitu elkarteko Maitane Arzalluz izan ditugu gonbidatu gaurkoan. Beraien elkarteak aurkezteaz gain, elkarlanean sortu berri duten BIZITZA DA GORPUTZA,ASKATASUNA BIHOTZA kantuaren aurkezpena egin digute.
2021-02-08ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 08 Ots 21 0
Zertxobait epelago haizearen hego ukituak eraginda baina lainoak arrastaka direla lanbro euria barreiatuko dute giro bustia mantenduaz. Ipar partea gaztigatuko du gehien busti kontu honek eta hegoaldean ateri baina fresko. Beraz, grazia gutxiko eguraldia baina poliki-poliki hoberanzko joera sumatuko zaio pixka bat kostako zaion arren. Hala ere astean zehar udaberri giro bikaina martxan jartzea lortuko du.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 05 Ots 21 0
Andoni Calvok 2021eko EUROVISION jaialdiari begira jarri gaitu, motorrak berotzen hasteko.
AMAIA GARCIA-ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 05 Ots 21 0
Amaia Garcia zinema adituak , asteburura begira jarri gaitu beste behin , eguraldi txarra izango dugula baliatuta, etxean ikusteko film eta telesailen zerrenda egin digu.
2021-02-05eko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 05 Ots 21 0
Zeru sabaia erabat estalia eta goibeltzeko joerarekin, euri tanta batzuk barreiatuaz baina tenperatura epel mantenduaz, ederki eutsiko dio giroaren goxotasunari batez ere ipar partean hego haize leunari esker. Beraz, eguraldi ona oso dotorea ez bada ere. Gaur bukatuko da on aldi bikain hau eta bihar txartu egingo da haizea ipar mendebaldetik jarrita. Beraz, bihartik kaskarralditxoa. Ea ez duen asko irauten. Hala dirudi: hurrengo astean zehar berriz ere hobekuntza polita.
SANTA AGEDA BEZPERA
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Ots 21 0
Euskal herriko zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da SANTA AGEDA BEZPERA, Seguran ere Santa Ageda bezperan atera ohi gara kantu eskean. Aurten egoera dela eta ezinezkoa da, baina estudiora etorri zaizkigu Elorri kultur elkarteko kideak etxeetan zuzenean koplak eta hainbat kontu entzuteko aukera eskeiniz. estudioan izan ditugu; Luli Telleria, Jabier Albisu eta Martxeliño Elorza
BSAFE MUSUKOAK
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Ots 21 0
BSAFE enpresa Gazteiztarrak, betaurrekoetan lurruna sortzen uzten ez duen maskara bat garatu berri du. BSafe enpresako I+D ko zuzendaria den Aitor Intxaustirekin hitz egin dugu.
SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Ots 21 0
Sustatuko Luistxo Fernandezek egunean Behin jokoaren 6. denboraldi berriaren inguruan eta 12.000 puntu.eus domeinuen langa gaindituta, plan estrategikoaz aritu zaigu.
2021-02-03KO BIXI BIXI/ AHOTSAK
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Ots 21 0
Euskal Herriko Ahotsak gunetik Izaskun Gastonekin gazte gara gazte saila aurkeztu dugu Euskal Herri osoko hainbat gazten pasarteak entzunez.