Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
IPARRA HEGOA PRENTSAURREKOA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Ots 21 0
Gaur goizean, Iruñako Katakraken izan da aurtengo Iparra-Hegoako prentsaurrekoa. Bertan, “BIZI GIRA…KUTXA BIRA!” ekimenaren berri eman dute. Aurten, Euskal Herriko egurrezko kutxa baten erreplika txikia izango da protagonista, kutxa herriz herri mugituko da. Entzun emen osorik prestsaurrekoa.
GoiOsasunLab
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Ots 21 0
GoiOsasunlab Proeiktua gertutik ezagutu dugu Nerea Amenabarren eskutik. GoiOsasunLab 70 urteko gorakoentzat zuzendutako proiektua da eta izen emateko epea zabalik duzue. Ariketa fisikoak, kognitiboak edota emozionalak landu eta jarraipena egiteko aukera eskaintzen dute.
ARTILEZKO HODEIAK/ALAIN FLORES
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 21 0
ARTILEZKO HODEIAK proiektuko Alain Floresekin egin dugu hitzordua Goizerokoan. Artilea modu naturalean landu eta hainbat elementu sortzen dituzte, esaterako, mantak, etxeko zapatillak, lamparak…Alainek, ARTILEZKO HODEIAKeko ateak ireki dizkigu, baina argazki bidez ikusi nahi izan ezkero egiten duten lana, www.artilezkohodeiak.com orrialde bidez ere egin daiteke..
MUNDU BAT ERAKUNDEA/ TRUKE APP
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 21 0
Mundu bat , Pertsona guztiek eskubide guztiak izan ditzaten borrokatzen duen erakundeak, martxan jarri berri duten Truke APPa aurkeztu digu.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 21 0
GITBko lagunak izan ditugu gaurkoan, eta asteko programazioaren berri eman digute, eta bide batez gogoratuarazi, asteazken honetan, gaueko 22:00etan GITBn, SEGURA IRRATIko lagunak aterako direla, Irratiaren nazioarteko egunaren baitan.
GORKA HERMOSA
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Ots 21 0
Gorka Hermosa musikariak diska kaleratu du Blanchard Strings hari orkestrarekin.
OSOA SUKALDARITZA/ VANESSA BLAZQUEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Ots 21 0
Osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquezekin emakumeak, kirola eta hilerokoaren inguruan aritu gara hizketan.
2021-02-12ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 12 Ots 21 0
Mendebaldeko eraso txiki batek pixka bat kaskartuko du eguraldia. Lainotzarrak arrastaka direla, euri lardatsa barreiatuko du giro bustia egun guztian mantenduaz. Tenperatura pixka bat jaitsiz, dezente mikaztuko da eguraldia baina gaur bukatuko da kaskarkeria hau eta eguraldi bikaina mantenduko da asteburuan hego ukituko haize leunak giro goxo eta atsegina jarriko duelarik. Beraz, oraingo honetan, asteburu atsegina giro goxoarekin eta horrela jarraitzeko tankeran.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 21 0
Laureano Telleriarekin garai bateko Inauteriak izan ditugu hizketagai.
Eli Bujanda
Irratsaioak, Sailkatu gabea 11 Ots 21 0
Atzo Musikaz Blai saioan, bakarlari moduan argitaratu duen bere lehen diska “Ametsak” aurkeztu zigun Eli Bujanda abeslari beasaindarrak.
Esteban Garciarekin batera, lan berri honen inguruan hitz egiteaz gain, zuzenean eta formatu akustikoan hiru bat abesti ere kantatu zizkigun. Hona hemen beraiekin eginiko elkarrizketa.