Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
GORKA LIZASO
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Abe 21 0
Gorka Lizasok 25. abestia ekarri digu “Zilarrezko ezteiak” eta 2021ko azkena. Gaurko hitzak hauek izan dira: UHOLDEAK, AZOKAK, ZIURTAGIRIA eta GABONAK.
JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Abe 21 0
Gehiago nabarmenduko da gaur eguraldiaren hobekuntza elementuak modu onean direla, Europako antizikloiaren isobarek, lurralde hau, jita onean harrapatuko dutelarik. Hego haize suabeak giro goxo eta atsegina mantenduaz, zerua ia erabat garbi eta eguratsa garden direla, giroaren goxotasuna eta dotorezia galanki nabarmenduko dira. Badirudi astean zehar tankera hauxe mantenduko duela lurralde honetan, oskarbiak eragindako goizeko freskura akats txikia izango delarik.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Abe 21 0
Marisa Barrena wikilariak gaurko saioan hiru emakume euskaldun aipatu dizkigu; Maialen Lujanbio (bertsolaria), Jule Goikoetxea (gipuzkoar filosofo politikoa eta irakaslea) eta Luzia Goñi (nafar bertsolaria).
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abe 21 0
Gaurkoan Andoni Calvok gabonetako zuhaitza apaintzeko gomendioak eman dizkigu eta Benidorm Festen zein artista izango diren berri eman digu.
AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abe 21 0
Amaia Garcia zinema adituak film berrien estreinuen inguruan hitz egin digu.
2021/12/10 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Abe 21 0
Gaur pixka bat arinduko da hemengo kaskarkeria hori eragin duen Frantzian kokaturiko borraska mutur kiribilduak ekialderantz eginaz . Ez da asko nabarmenduko hobekuntza baina giroaren txar sentsazioa pixka bat arindu bai lainoak sareago direla. Euri gutxiago eta haizea eta tenperatura ere modu hobean mikatz puntua apur bat baretuko zaiolarik. Oraindik kaskarkeria dezente mantenduko da ipar mendebaldeko haize petralak eutsiaz.
ESNATU NAIZ KABARETA
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Abe 21 0
Harrotasunaren Antzerkia bueltan da! Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez. Eta aurten, Elur Etxearen Esnatu Naiz kabareta babestu nahi du. 4 emanaldi eskainiko dituzte abenduan. Lehendabizikoa gaur Abenduak 9, osteguna: Donostian, Doka antzokian 20:00tan. Andoni Mutiloak eman dizkigu xehetasunak
TXUKUNTZEN
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Abe 21 0
Txukuntzeneko Maitane Ormazabalekin gaur KOMUNETAKO BAZTERKETAZ hitz egin degu.
2021/12/09ko EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Abe 21 0
Gaur giro nahasiarekin jarraituko dugu. Tenperaturak beheran eta euri asko botako du, tarteka txingorra egingo duelarik.
LUZE EDO MOTZ
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Abe 21 0
Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz,Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik Luze edo Motz ikuzkizuna sortu zuten. Honen berri orain dela hilabete tbatzuk eman zigun Mirarik, eta gaurkoan ere hementxe izan da gurean, izan ere, Olaberrin izango dira, abenduaren 10ean abenduko euskaraldiaren baitan.