Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Mai 21 0

Sin Mala intencion taldeko Gorka Lizaso abeslariak, ohiko erronkari eutsiz , bere abestien melodia erabiliz eta guk proposatutako lau hitzak(Urkullu(alarma egoera), Maitzak 1, Madrid, Juan Carlos Irizar) erabiliz kantu ederra sortu du.

2021-05-04ko EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Mai 21 0

 Atzoko joerari eutsiaz beste pixka bat gorago tenperatura baina arratsaldean haizea iparretik jartzeak, apur bat motelduko du epeltzeko joera hori, onaren mailari ederki eutsiko dion arren. Eguratsa hezetasun gutxirekin garden mantenduko da. Horrela akats txiki batzuk gora behera bikain eutsiko dio astean zehar udaberri giro jatorrari bazterrak alai eta goxo mantenduaz, eguzkia bistan dela kanpoan gustura ibiltzeko moduan. Euri faltan oraindik baina hori asteburuan etorriko da eta bazterrak ederki aseko ditu

KALITATESKO KONPOSTA ZURI ESKER KANPAINA/SASIETA MANKOMUNITATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mai 21 0

Sasieta mankomunitateak, kalitatezko koposta zuri esker lelopean, kontzientziazio kanpaina bat jarri du martxan, herriz herri ibiliko dena.

MIREN BASARAS

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mai 21 0

MIREN BASARAS EHU-KO MIKROBIOLOGIAKO IRAKASLEAREKIN, EGUNGO EGOERA, TXERTAKETA EGUTEGIA, ALDAERAK, GIZARTEAREN KEZKAK ETA UDA GARAIARI BEGIRA JARRI GARA.

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mai 21 0

Astean zehar Goierriko hitzan jorratuko dituzten gaien eta albisteen berri eman digu Iñaki Gurrutxagak.

2021-05-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Mai 21 0

Gaur gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera, goizeko haize leunaren hego ukituarekin baina  geroko ipar ukituak ez dio tenperaturari asko igotzen utziko. Ostarteak nagusi zeru sabaian eguzkiaren agerraldi goxoekin. Haizea epeldu ezinean ibiliko da baina gutxi mugituko denez, ez du giroa asko mikaztuko eta galanki gauzatuko da hobekuntza epeltzeko joera martxan dela. Hurrengo egunetan ere nabarmen eutsiko dio epeltzeko joerari onaren maila irabazian dela. Beraz, astean zehar lurralde honetan behintzat bikain portatuko da.

ZINEMA ADITUA/AMAIA GARCIA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Api 21 0

Ostiralero moduan, azken filmen estreinaldiak ekarri dizkigu Amaia Gacia zinema adituak.

OSOA SUKALDARITZA/VANESSA BLAZQUEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Api 21 0

Osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquezek datilekin eginiko errezeta goxo bezain osasuntxua aurkeztu digu.

2021-05-30eko EGURALDIA/JOXE LANDA-

Eguraldia, Irratsaioak 30 Api 21 0

Ipar haize petralarekin atzoko tankera mantenduko du gaur ere tenperatura behean dela. Zeru sabaia erabat estalia atzo baino pixka bat sareago baina ostarterik gabe. Euri mehatxua bai baina ipar partean oso gutxi botako du ateriari eutsi ezinean sumatu arren eta giro fresko eta petrala egongo da ipar haize zitalarekin. Astelehenean Maiatzari kaixo egin beharko zaio, izan ere igandean garbitu bai baina epeldu ez da bat ere egingo. Astelehenean udaberri giro jatorra martxan.

KILOMETROAK 2021: NEKANE ARTOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Api 21 0

Kilometroak 2021 Goierrin ospatuko da “Batera, bagara, bat gara” lelopean

Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza ikastolek antolatuko dute urriaren 3an ospatuko den Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia.  Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria den Nekane Artolak argibide guztiak eman dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika