Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Mai 21 0

Nazioarteko Museoen eguna izaki, San Telmo Museoko lagunak izan ditugu gurean, egun honen arira, prestatu duten egitarauaren ingurukoak kontatzera.

GORKA LIZASO /ERRONKA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Mai 21 0

Joaquin Beltran, Palestina/Israel eta agur alarma egoerari  hitzak izan dira, Sin Mala Intencion taldeko Gorka Lizasori eman dizkiogunak. Hitz horiek baliatuta, kantu ederra sortu digu.

2021-05-18 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 18 Mai 21 0

Gaur ere atzoko tankera mantenduko du lainoak sare eta ateriari eutsiaz baina haizea nora ezean ia geldi dela, giroa zertxobait goxoagoa nabarituko da tenperatura berdintsu mantenduko den arren. Gaur ere on mailak garaiari dagokiona harrapatzeko asko falta. Eguzkia bistaratu bai baina ganora gutxirekin eta gutxi nabarituko da giroaren goxotasuna mikatz puntua mantenduko duelarik. Ea eguzkiak sasoiko dagoelarik pixka bat goxatzen duen.

XIV. BINAKAKO PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIA/EMANEURRE TALDEA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mai 21 0

Ordiziako eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia asteazkenean hasiko da eta  txapelketaren antolakuntzaz arduratzen den Emaneurre taldeko Arkaitz Iztuetak honen berri eman digu Goizerokoan.

JUNEREN HEGOAK/YOLI MARTIN

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mai 21 0

Juneren Hegoak elkarteak haur-onkologiari buruzko ikerketa-proiektu bat bultzatuko du 3.000 eurorekin. Xehetasunak eman dizkigu elkarteko Yoli Martinek

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mai 21 0

Goierriko hitzako Arkaitz Apalategik, aste guztian paperean, baita online izango dituzten albisteen berri eman digu.

2021-05-17 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 17 Mai 21 0

Giro petrala eta desatsegina ipar mendebaldeko haize zitala pixka bat mugituaz baina lainoak sareago direla ateri eta eguzkiaren agerraldiek apur bat alaituko dute giroa gutxi goxatuko den arren. Isobarak jita desegokian, haizea jita txarrean dezente mugituaz eta tenperatura behean, garaiari dagokiona galanki zapuztuaz. Garbi samar eta ateri mantentzea alde ona baina mendebaldetiko haize freskoak asko mikaztuko du dezente mugituaz. Badirudi egun batzuetan tankera berdintsua mantenduko duela.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mai 21 0

Andoni Calvorekin EUROVISION jaialdiaren inguruan hitz egin dugu. Proban jarri gaitu eta Eurovision jaialdiko hainbat galdera egin dizkigu.

2021-05-14 OSOA SUKALDARITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mai 21 0

OSOA SUKALDARITZAko Vanessa izan da goizerokoan,  Salto Trainningeko Jurgi Fernandezekin. COVId 19a pairatu dutenei, kirola egitea komeni ote zaienaren inguruan hitz egin dugu.

ZUMALAKARREGI MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Mai 21 0

Maiatzaren 18an nazioareko museoen nazioarteko eguna ospatuko da. Hori horrela Zumalakarregi museokoek programazio berezi bat prestatu dute. Xehetasun guztiak, museoko komunikazio arduraduna den Eider Arrutik azaldu dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika