Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
2022-01-25 EGURALDIA jOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Urt 22 0
Hego ukituko haize leunari esker ederki eutsiko dio dotorezia eta goxotasunari. Beste elementuak ere modu onean direla ontzat hartzeko modukoa batez ere ipar partean eta gainerako lurraldeetan ere dezente mantenduko da eguraldiaren joera hau antizikloiari esker. Ontzat hartzeko moduan garaia kontuan izanik. Zeru sabaia urdin eta eguratsa garden direla gaur ere bikain. Antizikloiaren isobaren jitak bermatuko dute giro ona, kostaldean gehien nabarmenduaz.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Urt 22 0
Marisa Barrena Wikilariak, gaurko egunez jaiotako edo hildako emakume esanguratsuen bizitza kontatu digu.Mentxu Alkorta,Beatriz Arzamendi, Miren Koruko Gonzalez eta Elisa Uriz.
nafarroako triki jaialdia lesaka
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Urt 22 0
Nafarroako trikixa elkarteko kide den Irune Elizagoienek , Urtarrilaren 29an Lesakan ospatuko duten Triki jaialdiaren ingurukoak kontatu dizkigu.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Urt 22 0
GITBko Ainhoa Ibañezek Bando bando, alkatek esan do! saio berria aurkeztu digu.
2022-01-24 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 24 Urt 22 0
Eguraldiak joera berdintsua mantenduko du gaur ere goizeko hotza eta geroko epeltzea berdintsu direla. Haizearen hego ukituak eraginda, hau pixka bat areagotuko da. Goizeko hotzaren akats hori berdintsu baina geroko tenperaturaren igoera gehituaz, giroaren goxotasun orokorra pixka bat gehituko da. Astean zehar dezente nabarituko da orokorreko hobetzeko joera hori, giroa dezente goxatu eta dotoreziari eutsiaz. Agian geroago pixka bat kaskartuko da.
2022-01-19 BIXI BIXI/MIKEL URDANGARIN
Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Urt 22 0
Mikel Urdangarin Irastorza Beasaindar filosofo ikerlearekin, aurkeztu berri duen Simone de Beauvoir. Norbanakoa eta burujabetza saiakeraz aritu gara
AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 22 0
Amaia Garcia zinema adituak , film eta telesailen estreinaldien berri eman digu.
OSOA SUKALDARITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 22 0
OSOA SUKALDARITZAKO VANESSA BLAZQUEZ ETA NERE SEGURA NUTRIZIONISTA IZAN DITUGU, URTE BERRIKO HELBURU ETA EGUNEROKO EZARRI BEHARREKO OSASUN TA JARDUEREEI DAGOKIEN ERRONKEI BURUZ HITZ EGIN DUGU
2022-01-21 EGURALDIA/JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urt 22 0
Lainoak sareago eta ateriari eutsiaz, dotoreziak pixka bat irabaziko du baina tenperaturak bat ere ez. Kostaldean izotza erabat ez baina barnealdeetan bai zerotik behera dezente jaitsiaz. Horrela dotorezia irabazian baina goxotasuna galeran ipar haize petralaren jipoiarekin. Asteburuan ere tankera hauxe mantenduko du eguzkiaren ukituak eguerdietan dezente goxatukoaz. Estimatzekoa izango da eguerdietako fenomeno hori.
SEGURAKO ALKATEA/IZARRA URDAILETA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Urt 22 0
Izarra Urdaileta alkatearekin , herriko hainbat proiektu, ikastaro eta gaien inguruan aritu gara hizketan.