Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Api 26 0
Laiotz herri eskolako haurrak Apirilaren 24ean Seguran ospatuko den 2. eskuko liburu truke azokaren ingurukoak kontatu dizkigute.
SEGURA ZERAIN MENDI LASTERKETA
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Api 26 0
Maiatzaren 3an ospatuko da Segura Zerain mendi lasterketaren 9. edizioa. Ekhi Albizu eta Jon Iñaki Izagirrek lasterketaren ingurukoak kontatu dizkigute.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 21 Api 26 0
Sustauko Luistxo Fernandezek sustatu.eusen publikatutako albiste batzuk kontatu dizkigu gaurko saioan
EROS ETA AFRODITAREN AITORTZAK – MUSIKALA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 17 Api 26 0
Andoni Mutiloa eta Esti Curiel “Eros eta Afroditaren aitortzak” musikalarekin izango dira gaurkoan Ordizian arratsaldeko 20:30etan, Herri Antzokian. Elkarrizketa honetan musikala aurkeztu digu Andoni Mutiloak
GAINTZAKO PERIAZOKA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Api 26 0
Apirilaren 19an, Gaintzan II. Periazoka izango da. 28 ekoizle eta artisau egongo dira bertan, baina musika eta giro ona ez dira faltako. Antolakuntza lanetan dabilen Ana Otegirekin hitz egin dugu.
ZALDIBIAKO ALKATEA – IORITZ BERRA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 14 Api 26 0
Ioritz Berra, Zaldibiako Alkateak, apirileko saio honetan Eskolako jangela eta Estankoaren eraikinaren inguruan hitz egin digu. Horrez gain, agendaren errepasoa ere egin du.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Api 26 0
Marisa Barrena wikilariari esker efemeride hauek ezagutu ditugu gaurko saioan: Joseba Sarrionandia Uribelarrea “Sarri”, Primitiba Lekuona Berasategi, Oiartzungo farmazialaria, sasi-praktikantea eta euskarazalea, Kristina Mardaras Sedrun iurretarra bertsolari eta irakaslea, herrigintzan euskara sustatzailea, Laida Lertxundi De Prado bizkaitar zinemagile eta unibertsitateko irakaslea eta Matilde Huitzi, nafar maisu eta pedagogoa.
ZUALBE
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Api 26 0
Gaurko saiopan ZUALBEko Beñat zubeldiak Amaren zauriaz hitz egin digu. Lehenik eta behin, zer den zehazki amaren zauria eta nola sortzen den haurtzaroan aztertu dugu. Ondoren, nola eragiten digun helduaroan ikusi dugu: gure autoestimuan, gure emozioetan eta gure harremanetan, bereziki bikote
harremanetan.
Horrez gain, patroi errepikakorrak ere landu ditugu, zergatik errepikatzen ditugun egoera berdintsuak eta zer dagoen horren atzean.
Eta amaitzeko, zauri hau nola hasi gaitezkeen kontzientzia gehiagorekin ulertzen eta
pixkanaka eraldatzen azaldu digu Beñatek.
GOITUR – NIKO OSINALDE
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 09 Api 26 0
Lehenengo hiru hilabeteko errepasoa, turismo lege berria, promozio lanak,… eta kontu gehiago aipatu dizkigu gaurko saioan Niko Osinaldek, Goierri Turismoko Zuzendariak
ASTE SANTUAK SEGURA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Api 26 0
Segurak, ostegun eta ostiral santuan herriko kaleetan zehar ibiltzen den prozesio iradakor eta ospetsua mantentzen du mendez mende. Gaur egun, Gipuzkoa mailan herri oso gutxitan ospatzen da Aste Santuko prozesioa eta hauen artean, Segurakoak oihartzun berezia dauka.