Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
SEGURAKO ALKATEA – IZARRA URDALLETA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 26 0
Segurako alkatea den Izarra Urdalletak, gaurko saioan, martxoan izango denaren berri eman digu
MARISA BARRENA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 26 0
Marisa Barrena wikilariarekin egoteko aukera izan dugu gaur ere. Gaurko saioan Erica Liquete, Alaitz Telletxea Tolosa, Nerea Campos, Salma Solaun, Julia Guerra Lacunza eta Marysa Navarro Aranguren emakumeen biografiak aurkeztu dizkigu
goya sariak – iker elduayen
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Ots 26 0
Otsailaren 28an Goya Sariak ospatuko dira Bartzelonan. Informazio guztia Iker elduayenek eskaini digu
ALKATEEKIN ELKARRIZKETAN – IÑAKI ALBERDI IDIAZABALGO ALKATEA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Ots 26 0
Idiazabalgo alkate Iñaki Alberdik Idiazabalen martxoan izango denaren berri eman digu
EDORTA UNAMUNO – URDAIBAI BIRD CENTER
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 27 Ots 26 0
Urdaibai Bird Centerretikan Edorta Unamuno izan dugu Goizerokoa saioan. Gaurkoan Lanperna-musuren egoeraz aritu gara
Goierriko euskarazko komunikabideak, bat egiteko prozesuan murgilduta
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Ots 26 0
Goierriko Hitza, Goierri Irrati Telebista eta Segura Irratia eskualdeko proiektu komunikatibo multimedia bat sortzeko lanean ari dira
Aurrez egindako aldizkako kolaborazioei eta elkarlan keinuei oinarri sendo bat jartzeko prozesu batean murgilduta dabiltza iazko udazkenetik Goierriko euskarazko hiru komunikabide nagusiak: Goierriko Hitza, Goierri Irrati Telebista eta Segura Irratia. Dinamika horren helburua Goierri mailako proiektu komunikatibo multimedia bakar bat sortzea da.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak (HPS) Tokikom hedabideen elkartearekin lankidetzan abiatu duen programa pilotu bat dago Goierriko hiru hedabide nagusien bateratze prozesu honen oinarrian. Eskualdeetan komunikazio proiektu lehiakorrak garatzea du helburu proiektuak, euskarazko tokiko hedabideak elkarlanean aritzera bultzatuz eta inguru digital berrietara egokitzeko gaitasuna indartuz, herritar gehiagorengana iritsi ahal izateko.
HPSren euskarazko tokiko hedabideak eskualdetzeko egitasmoak bizkortu egin du lehendik Goierrin egon bazegoen asmo bat. Dagoeneko bi talde dinamika egin dituzte hiru hedabideetako langileek elkar ezagutzan sakontzeko eta egitasmo berriaz hausnartzeko, eta proiektua gidatuko duen zuzendaritza talde bat ere sortu dute hiru komunikabideetako ordezkariek. Zeregin horretan Tokikomek kontratatutako kudeatzaile baten laguntza dute.
Proiektuaren balioak
Tokiko hedabideok lehiakortasunean urratsak egitea bilatzen du proiektuak, eta horretarako berrikuntzaren ildoari helduko zaio. Narrazio modu berriak, balio berezia duen komunikazio eskaintza eta teknologia aurreratuak hartzaile berriak erakartzeko tresna modura erabiltzea izango da komunikabideon erronka, kazetaritza ona eginez eta komunikazioaren lidergoan sendotuz.
Proiektua komunikatibo multimedia bat eta bakarra sortuta, goierritartasun identitatean sakontzea, eskualdearen pluraltasunaren isla izatea, demokrazia sozialerantz pausoak ematea eta funtzio sozial eraginkor bat egitea da nahia, euskaratik eta euskaraz. Bide horretan guztian komunitatearen parte hartzeak berealdiko garrantzia izango du.
Komunitatea giltzarri
Hedabideak ez dira ezer bestaldean irakurleak eta ikus-entzuleak ez badaude, informazio-iturri eta kolaboratzaileak ez badaude, eta proiektuaren babesle eta oinarri diren herritarrak ez badaude. Azken hamarkadetan izan den bezalaxe, abiatze fasean dagoen proiektu komunikatibo berritzaile honetan ere giltzarri izango da komunitatea.
Udal arduradun eta alderdi politikoetako ordezkariei eman diete egitasmoaren berri. Agente garrantzitsuak dira inondik ere tokiko komunikabideon egunerokoan. Baita urteon joanean hedabideen proiektuetan babesle izan dituzten gizarte, euskara, kultur, kirol eta hezkuntza arloko eragile guztiak ere. Bide berria elkarrekin egitea eta elkarrekin urratzea, premiazko jo dute, euskarazko tokiko komunikazio proiektu berriak oinarri sendoak izan ditzan. Hori dela eta, datorren udaberrian egingo diren aurkezpen saioetan parte hartzeko deia egin nahi diete egitasmo honekin bat egiten duten guztiei. Aurrerago jakinaraziko dituzte egun, toki eta ordu zehatzak.
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ots 26 0
Laiotz Herri eskolako haurrak etorri zaizkigu beraien irratsaioa egitera.
Ekimena Psikopedagogia
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Ots 26 0
Ekimena Psikopedagogiatik Idoia Apaolaza izan dugu. Gaurko saioaren gaia hau izan da: “Nola ulertu gazteak”
AITZIBER BADIOLA – PERSONAL SHOPPER
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Ots 26 0
Goizerokoa saioan Aitziber Badiola, perosnal shopper-ra gonbidatu dugu. Gaurko saioan galdera hau egin diogu: Zergatik dugu hainbeste arropa eta ez dakigu zer jantzi?
AMESGILE ARGITALETXEA – BETZAIDA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Ots 26 0
Amesgile Argitaletxea -ko Betzaida Urtazak urteko lehen hilabetea nolakoa izan den kontatu digu. Honekin batera, martxoan izango denaren berri ere eman digu