Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

AMESGILE ARGITALETXEA/BETZAIDA URTAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 22 0

Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtaza, 2022rako dituen proiektuen berri eman digu.

2022-02-15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Ots 22 0

Kaskar jarraituko du eguraldiak baina hobetze aldera egingo du egunean zehar ipar mendebaldeko haizea pixka bat baretuaz. Euria gutxitzen eta tenperatura zertxobait igoaz, goxoago jarriko da arratsaldean baina lainotzarrak arrastaka direla txukundu ez du asko egingo. Hobetzeko joera hori gauzatu ezinean ibiliko da egun batzuetan baina eutsiko dio pixka bat hobetzeko joera horri hurrengo egunetan ere. Beraz, on aldi politak ere bai astean zehar.

SEGURAKO ALKATEA /IZARRA uRDAILETA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Ots 22 0

Segurako alkatea, Izarra Urdaileta, izan dugu Goizerokoan. Kultur ekitaldien berri eman digu, baita aurrekontuen ingurukoak ere aipatu dizkigu, besteak beste.

BIZI POZA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Ots 22 0

BIZI POZA elkarteak abian jarri zuen MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT proiektuaren baitan, aurrekoan bezala, gaurkoan ere beste elkarte baten berri jaso dugu, ETIOPIA-UTOPIA , Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da,  helburutzat duena Tigray eskualdeko, eta hedaduraz Etiopiako, erkidego babesgabeenen bizi-baldintzak hobetzea. Talde honen bideoklipa ostiral honetan emango da ezagutara. Etiopia-utopia fundazioko, Manu Ayerzarekin, Ane Labaka letragilearekin eta Joli Pascualena Demode Quarteteko kidearekin, abestiari doinua jarri diotenekin izan gara.

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Ots 22 0

Goierriko Hitzako Iñaki Gurrutxagak, astean zehar izango dituzten edukien berri eman digu.

2022/02/14 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Ots 22 0

Gaur eguraldi txarra, trumoizko zaparrada mardulekin txingorra ere tartean izan daitekeelarik. Ipar mendebaldeko haizea mugitu eta tenperatura asko jaitsiaz, asko mikaztuko da giroa negu tankera nabarmenduaz. Ipar partea gaztigatuko du eraso makur honek baina hegoaldean ere pixka bat kaskartuko da. Beraz, gaur zeharo txarra eta bihar ere kaskar txarkeria pixka bat murriztu arren.        Ea ez duen asko irauten neguaren jipoi makur honek. 

osoa sukaldaritza

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 22 0

Asko, azterketen garaian izango zarete eta gaur Osoa cooking -eko Vanessa Blazquezek, gure garunerako zein 6 elikagai diren onak erakutsi dizkigu.

AMAIA GARTZIA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Ots 22 0

Amaia Gartzia gure zinema adituak,  Goya Sariak, Oscar Sariaen ingurukoak kontatu dizkigu eta bi pelikula aurkeztu dizkigu.

LAUREANO TELLERIA/GARAI BATEKO KONTUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 22 0

Garai batera atzera egin dugu, bertako bizimodua, ohiturak, historioak…ezagutzeko, Laureano Telleria segurarri esker.

JAKI

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Ots 22 0

Leire Udaberen eskutik, Jaki proiektua ezagutu dugu. Elikagai agroekologikoek eta garaian garaikoek eskaintzen dituzten onurak oinarri hartuta, herritarrentzat elikadura osasungarri, kontziente eta jasangarrirako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dute, JAKI proiektuaren bidez.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika