Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

AMAIA GARTZIA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Ots 22 0

Amaia Gartzia zinema adituak asteburuko filmen estreinuen berri eman digu.

2022/02/18 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 18 Ots 22 0

Gaur goiz partean epel eta txukun, ederki eutsiko dio aurreko egunetako on mailari baina arratsaldean dezente kaskartuko da. Haizea ipar mendebaldera aldatu eta mugituaz, asko narrastu eta freskatuko da, giroa galanki mikaztuaz. Lainoak arrastaka direla euria barreiatuko dute ipar partea gaztigatuaz eta tenperatura dezente jaitsiaz negu giroa nabarmenduko da. Horrela aurreko egunetako on aldi bikaina galanki zapuztuko da.

2022/02/17 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 17 Ots 22 0

Gaur haizea suabe ibiliko da, hego haizeko ikutuarekin, eta arratsaldean ostarteak zabalduko dira.

LAIOTZ HERRI ESKOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Ots 22 0

Laiotz Herri Eskolako haurrak izan ditugu Goizerokoan, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko saioa. Gaur , kazetari bihurtu ditugu eta Anukek, Urrek eta Naroak, albiste  bat prestatu dute eta hori irakurri digute.

KONTSEILU SOZIALISTA GOIERRI/MATTIN INTSAUSTI

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Ots 22 0

KOntseilu sozialista Goierriko kide den Mattin Intsaustirekin izan gara. Izan ere, azken hilabeteetako kanpainari jarraikiz, otsailearen 19an berriro aterako dira kalera Beasainen, bidesariaren aurka.

2022/02/16 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Ots 22 0

Lainoak trinko baina euri gutxi, giroa umel eta hezea mantenduko den arren. Haizea hego mendebaldera aldatuaz suabe eta tenperatura zertxobait igoko da petral puntuak ezer asko galduko ez badu ere. Beraz, gaur ere grazia gutxiko eguraldia elementuak modu onean jarri ezinean direla.

GOXOA.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 22 0

Gorka Lizasoren eskutik, GOXOA.EUS proiektuaren berri izan dugu.Euskal Herriko elikagaien online merkatuaren proiektu berria da.

GOITUR/NIKO OSINALDE

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Ots 22 0

GOITURreko Niko Osinaldek 2022ko agenda aurkeztu digu, aste santuak bitarte dituzten proeiktu eta ekintzen berri eman digu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika