Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
2022-03-02 BIXI-BIXI/ KIROLARI GATTUN
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Mar 22 0
2022-03-02 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Mar 22 0
Atzoko moduan mantenduko dira eguraldiaren elementuak, dotoreziari eta giroaren goxotasunari bete-betean eutsiaz. Antizikloi jator horri esker kostaldea goxatuko du gehien baina Euskal Herri guztian giro ona bermatuko du.
ZEGAMAKO KASINO ELKARTEA/BERTSO JAIALDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Mar 22 0
Martxoaren 13an, Bertso jaialdia izango da Zegaman, Zegamako kasino elkarteak antolatuta. Elkarteko diruzaina den, Mikel Berasategik jaialdiaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.
GERMAN URTEAGA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Mar 22 0
German Urteagarekin izan gara Goizerokoan, izan ere, martxoaren 2an, arratsaldeko 18.30etan, Lazkaoko Gerriko txokoan solasaldia eskeiniko du, BIZITZAREN GAZI GOZOAK.
2022-03-01 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 01 Mar 22 0
Ia-ia erabat eutsiko dio atzoko tankerari elementuak modu berdintsuan direla, giro goxoa eta atsegina bikain mantenduko delarik. Zeru sabaian sumatuko dira goiko hodei xare batzuk baina ez dute batere trabarik egingo eguraldiak bete-betean onaren mailarik eusteko. Dotoreziak eta goxotasunak apur bat irabaziko dute. Hego haize leunak eta eguzkiak ederki elkar hartuko dutelarik, Euskal Herri guztian udaberri giro bikaina antizikloiari esker tinko mantenduaz. Ea tankera honi eusten dion.
IRAGARKILABURRAK.EUS
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ots 22 0
Iragarkilaburrak.euseko Leire Zumetak, egun web gunean dituzten iragarkiak aipatzeaz gain, berriro ere martxan jarri duten blogean zintzilikatuta dituzten artikulu interesgarien berri eman digu.
ZUALBE/BEÑAT ZUBELDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ots 22 0
Askotan hitz egin dugu gure irratsaioetan emozioei buruz eta hauek gure bizitzan jokatzen duten
paper garrantzitsuaz. Ezinbestekoa dela aipatu izan dugu beti emozioak adieraztea, barruan ez
gordetzea eta hauen kudeaketa egoki bat gauzatzea. Ildo honetatik jarraituz, gaurko saioan,
ongizate emozionalean zentratu gara. Fenomeno honetan eragin handia daukaten hainbat
faktore aztertu ditugu eta gure ongizate emozionala hobetzeko edo indartzeko gako
interesgarri batzuk eman dizkigu, Zerainen kokatuta dagoen,Ongizate emozionalerako zentruko , Beñat Zubeldiak.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ots 22 0
Goierriko hitzako lagunek, astean zehar izango dituzten edukien berri eman digute.
2022/02/28 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 28 Ots 22 0
Gaur oso eguraldi ona Euskal Herri guztian, hego haize leunak epeltasuna eta garbitasuna bermatuko dituelarik. Eguzkiak lagunduta erabat oskarbi mantenduko da Euskal Herri guztia. Beraz, on maila berezia agertuko du gaur tenperatura ere oso goian delarik garaia kontuan izanik. Kostaldean nabarmenduko dira gehien epeltasuna eta goxotasuna hego haize leunaren ohiko efektu bereziarengatik. Antizikloiak modu onean kokaturik egingo digun opari bikaina izango da hauxe, estimatuko dugularik.
AMAIA GARCIA
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ots 22 0
Amaia Garcia zinema adituak telesail eta filmen gomendioak eman dizkigu.