Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mar 22 0
GOITBko Ainhoa Ibañezekin, astean zehar izango dituzten edukien inguruan aritu gara hizketan.
2022-03-07 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Mar 22 0
Hobetze polita eta goxoa gauzatuko da gaur haizearen hego ukituak eraginda. Hodeiak sare samar direla itxura polita zeru sabaian eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin hego ukituari esker. Eguzkiaren agerralditxoekin ontzat hartzeko moduko eguraldia gutxi epelduko duen arren. Baina estimatuko dugu hobetze hau kanpoari egiten zaion oparitxo gisa hartuaz, paseotxo batzuk egiteko aproposa izango delarik. Bihar berriz ere kaskartze aldera.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Mar 22 0
Andoni Calvo kolaboratzailearekin, Errusia eta Ukraniako gerrak Eurovisionen izango duen eraginari buruz hitz egin digu, baita udaberrirako oinetakoen tendentziak zein diren aipatu dizkigu.
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Mar 22 0
Osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquezek, UDABERRIKO SUKALDE BIZIA tailerra aurkeztu digu.
2022-03-04 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 04 Mar 22 0
Gaur oso eguraldi txarra izango dugu. Ipar mendebaldeko haizea zakar antzean oraindik eta tenperatura gehiago jaitsiaz negu giro makurraren ostikadaren jarraipena, euri zaparrada mardulak atertu gabe izanez egun guztian eta txingorra ere tartean izan dezaketeelarik. Zaparrada mardulak barreiatuko ditu ipar partea gehiago gaztigatuaz negu giroaren ostikada bortitza izango delarik. Arratsaldean baretze aldera egingo du. Hurrengo egunetan prezipitazioak arintzen baina tenperatura beherantz doala mendi puntak zurituko dira.
MAITANE ORMAZABAL/TXUKUNTZEN
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 22 0
TXUKUNTZENeko Maitane Ormazabalekin, Duela 15 egun DOKUMENTAZIO ANTOLAKETArekin hasi ginen: zein dokumentu gorde eta zenbat denbora. Gaurkoan hauek nola gorde hitz egin degu.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 22 0
SUSTATUko Luistxo Fernandezekin, ITALKI hizkuntzak ikasteko plataformari buruz aritu gara hizketan.
2022-03-03 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Mar 22 0
Gaur, eguarditik aurrera euria galanki botako du eta tenperaturak behera egingo dute.