Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

EHUNMILAK XI. EDIZIOA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Eka 22 0

2022ko Ehunmilak lasterketarako atzera kontaketa martxan da jada.

Antolatzaile taldeko kide eta lasterketa zuzendaria den Andoni Zubeldiak, azken prestaketen inguruan eta aurtengo lasterketetan parte hartuko duten lasterkarien eta bolondres taldeetan arituko diren inguruan hitz egin digu.

BETZAIDA URTAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Eka 22 0

Gaurkoan, Amesgile Argitaletxea ko Betzaida Urtazak, argitaratu berri duen “Plastiko gehiagorik ez!” bere azken ipuina aurkeztu digu.

Haurrei itsaso eta ozeanoen zaintzearen garrantziaz jabetzea du helburu, eta plastikoak gaizki erabiltzeak eta hauen itsas hondoetako pilatzeak bertako ekosistemari eragindako kalteaz ohartarazi nahi du ere.

JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Eka 22 0

Udaberriko azken orduak giro goibelarekin eman ditugu eta udako lehen orduetarako ere giro berbera espero dugula aipatu digu Joxe Landak.
Hala ere, estreinatu berri dugun uda sasoirako, egun argitsu ta eguzkitsuak izango ditugula ere iragarri digu.

EDORTA UNAMUNO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Eka 22 0

Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunok gaurko saioan hegaztiek nola jasatzen dute bero hauek kontatu digu.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Eka 22 0

Andoni Calvok beste behin ere Disneyra eraman gaitu, baina oraingoan urteetan modu ez-ofizialean egin den desfile bati buruz hitz egiteko.

Aurten, azkenean, egundoko festa antolatu dute bertan: “Magic Pride” LGTBI Harrotasunaren Lehen desfile ofiziala behar den bezala ospatatu dutelako.

 

 

AMAIA GARCIA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Eka 22 0

Gaurkoan Amaia Garcia zinema adituarekin, ikasturteko azken tartea egin dugu; uda bikain bat igaroko duelakoan gaude, zinemako estreinaldi, telesail eta laburmetrai bikainenekin gozatuko duelako ere noski.

Ezagutu nahi dituzue gaurkoan gomendatu dizkigunak? Entzun hemen 😉

ITSASON BERTAKO PRODUKTUEN SUSTAPENERAKO II. JARDUNALDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Eka 22 0

Bertako elikagaien ekoizpena bultzatzeko Itsason egin izan diren ekitaldi eta jarduerak anitzak izan dira orain arte, hauen artean aurreko urtean lehenengoz, Bertako Produktuen Jardunaldia ospatu zutelarik. Egun honek izan zuen harrera ikusita bigarrena antolatzeari ekin diote Itsasoarrek

Gaurkoan gurean, Itsasoko Batzordeko ordezkari eta ekoizle den Gorka Sasietak, biharko jardunaldiaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

GORKA LIZASO

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 17 Eka 22 0

Sin Mala Intención Taldeko Gorka Lizasok beste kanta bat sotu du 4 hitzekin. HItzak hauek izan dira; Prezioen garestitzea, udako parrandak/festak, alerta horia/laranja eta badator uda!.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 22 0

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO haurrak izan ditugu ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko egiten dugun irratsaioan. Gaurkoan, Sugar, Libe eta Haizea izan ditugu “Goizerokoan”.

ADINBERRI

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 22 0

 

Bakardadeak gero eta garrantzi handiagoa hartu du azken urteotan, eta gizarte gisa aurre egin beharreko erronka nagusietako batean bilakatu da; horregatik eta Aldundiarekin elkarlanean, Adinberri Fundazioak 2020ko otsailean ekin zion “Hariak” bakardadeei aurre giteko Gipuzkoako estrategiari.

Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gure gizartean gero eta ohikoagoa den fenomeno bati heltzea du helburu programa honek eta bihar ekainak 16, Beasaien izango dira proiektua aurkezten

Entzun hemen Adinberriko Rakel San Sebastián zuzendari nagusiarekin egin dugun solasaldia.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika