Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

IGARTUBEITI MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Abu 22 0

Igartubeiti museoan hinbat ekintza antolatu dituzte udari begira eta hauek ezagutzeko aukera izan dugu, Ibanen eskutik.

GABIRIAKO FESTAK 2022

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abu 22 0

Abuztuaren 13an Gabiriako Festei hasiera emago zaie; bi urteren osten, berriz ere jai giro bikainaz gozatzeko aukera izango da. Egitarau oparoa prestatu dute eta Aratz Igartzabalek guzti honen berri eman digu.

UROLA GARAIKO TURISMO BULEGOA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abu 22 0

Urola Garaiko Turismo Bulegoko Nagore Gonzalezek, abuztuan zehar antolatu dituzten bisita gidatu berezien eta ibilbide anitzen inguruan hitz egin digu.
Horiezaz gain, Urola Garaiko hainbat kokaleku berezietan egunero antolatzen diren egitarauen berri ere eman digu; udako planak antolatzerako garaian kontuan hartzeko modukoak.

JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Abu 22 0

Joxe Landak tenperatura altuekin jarraituko dugula iragarri digu; eguraldian oro har aldaketa gutxi, hori bai, agian barnekaldean eta egunaren amaierarako, zaparrada gutxi batzuk espero direla ere aipatu digu.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Abu 22 0

Marisa Barrena maistra, psikopedagogoa, wikilaria, euskaltzalea, feminista ta Segura Irratiko kolaboratzaileak, lau emakumeen efemerideen ingurukoak aipatu dizkigu gaurkoan: Amaia Lasa (idazlea), Amancay Gaztañaga (musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendaria), Arrate Orueta (futbolari ohia eta medikua) eta Ane Labaka (bertsolaria, idazlea, gidoilaria eta genero ikuspegia txertatzen duen ikerlaria).

 

IDURRE LABAKA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Abu 22 0

Gaurkoan Idurre Labaka medikuarekin izan gara. Erreskate lanetan aritzen da eta gertutik ezagutu dugu bere lana, honekin batera, mendira joaten garenerako gomendio batzuk eman dizkigu.

2022 BERASTEGIKO FESTAK

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 04 Abu 22 0

Abuztuaren 5etik 10era Berastegiko Festak ospatuko dira eta gurekin izan dugu Uxue Arzallus, Berastegiko Udalako Kultur Zinegotzia, programaren berri emateko.

LUR GARDEN IÑIGO SEGUROLA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Abu 22 0

Oiartzunen kokatuta dagoen Lur Garden Lorategia gertutik ezagutu dugu Iñigo Segurolaren eskutik.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abu 22 0

Gaur dotorezia eta beroa irabazian. Tenperatura goraka eta ia erabat oskarbi Euskal Herri guztian, eguzkia bistan tenperatura xaxatzen dela. Ipar partean bero eta barnealdeetan beroegi mantenduaz uda giro nabarmena gehiegikeri horiekin. Gainera euriaren beharra asetzeko tankerarik gabe, bazterrak kiskaltzen astean zehar freskuraren oparitxoa ostegunean izan daitekeelarik. Abuztua, dagonila, bero zapa barne, euria komeni baina elementuak modu txarrean horretarako .

SAN TELMO MUSEOA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 02 Abu 22 0

San Telmo Museoa -n Iratxe Jaio eta KLaas Van Gorkumen “Paperezko inperio baten atlasa” aurkeztu zuten uztailaren 28an Museo Bikoitza programaren barruan. Gaurkoan gurekin Iratxe Jaio izan dugu honen berri emateko

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika