Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

2022/09/13 eguraldia /joxe landa

Eguraldia, Irratsaioak 13 Ira 22 0

Hego haizea mugituaz hodeiak trinkotzen mantenduko dira. Iluntze aldera euri tanta batzuk barreiatuko ditu baina gutxi bota eta tenperatura gutxi jaitsiaz bero mantenduko da giroa. Kanpoak euri premian jarraituko du hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko duelarik. Hala ere baditeke astean zehar euri gehiagoko boladak izatea. Ea bazterrak dezente bustitzen dituen baina ez da komeni asko hoztea ere.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Ira 22 0

Marisa Barrena Wikilariari esker, gaur Garbiñe Alustiza zeraindarra, Begoña Sopelana Iurretarra eta Eibarko raketista profesionala Maria Luisa Alberdi ezagutu ditugu.

KORAPILOAK

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Ira 22 0

Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtazak bere azken eleberria aurkeztu digu ,KORAPILOAK izenekoa. Bizirik dauden sei istoriok osatzen dute eleberri hau. Liburua idazteko Maitane Ormazabal eta Xabin Fernandezen kolaborazioa izan du.

GOIERRIKO 13. HAMABOSTALDI EKOLOGIKOA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ira 22 0

Irailaren 8tik 22ra Goierriko XIII. hamabostaldi Ekologikoa ospatuko da eta gurekin izan dugu Intza Barandiaran Otsotarrakeko kidea programaren berri emateko.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Ira 22 0

Atzoko tankerari erabat eutsiaz, bikain portatuko da gaur ere eguraldia elementuak modua onean direla. Zeru sabaiko hodeiak pixka bat trinkotuko dira baina ateriari erabat eutsiaz, tinko mantenduko da uda giroa tenperatura goian dela. Zenbait lekutan beroegi baina kostaldean tamaina egokian dotoreziak eta goxotasunak bazterrak alaituaz, hego haize leunaren igurtziak areagotuta. Euri premiak areagotzen baina kanpoan ibiltzeko aproposa, itzala aukeratuaz, eguzkiak zorrotz jipoituko duelarik.

URRETXUKO FOLKLORE JAIALDIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Ira 22 0

Irailaren 10 ean Urretxuko 33. Folklore Jaialdia ospatuko da eta gurekin izan da Lurra Dantza Taldeko kidea den Juan Luis Elgarresta larunbateko programa azaltzeko.

GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA LEGAZPIN

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 01 Ira 22 0

 

Irailaren 4ean Gipuzkoako Artzai Eguna ospatuko da Legazpin eta igandeko programa, Legazpiko Udaleko Ane Miren Agirrezabalen eskutik ezagutu dugu.

URDAIBAI BIRD CENTER/EDORTA UNAMUNO

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Abu 22 0

Urdaibai bird centerreko Edorta Unamunok, Arrezifeetako lertxuntxoaz hitz egin digu. sekulako sorpresa jaso bai zuten, Gautegiz Arteagako paduretan inoiz ikusi ez den espeziea agertu zelako!Eta bestetik, Seguran, eliz kanpandorrean ere, pasa den astean zikoinen bixita sospresa jaso genuela baliatuz, zikoinak gertutik ezagutzeko aukera eman digu.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Abu 22 0

Marisa Barrena wikilariarekin egoteko aukera izan dugu gaur ere. Maria Amalia Vicenta Goiri ,Frantziska Romana Haltzuet Altzate, edo Frantxia Usandizaga, Damaris Pan eta Maria Dolores Goya ezagutu ditugu.

ARTZAI EGUNA UHARTE-ARAKIL

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Abu 22 0

Uztailaren 28an Uharte Arakilen Artzai eguna ospatuko dute. Gurean izan dugu , Aritz Razkin, Aralar mendi elkarteko juntakidea.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika