SUSTATU

  Sustatuko lagunak gurean izan ditugu beraien web gunean kaleratu dituzte hainbat albisteen errepasoa egiten.

AMESGILE ARGITALETXEA – BETZAIDA

Amesgile Argitzaletxeko Betzaida Urtaza bueltan da. Aste hauetan bizitakoaren inguruan hitz egin digu eta hurrengo hilabetean liburu berria aurkeztuko duela kontatu digu.

ARCO IRIS ANTZERKI TALDEA

  Zumarragako Arco Iris Antzerki Taldea gertutik ezagutzeko aukera izan dugu Iker Elduayen eta Arantxa Azaldegui taldekideen eskutik. Antzezlan berria aurkeztuko dute Maiatzaren 17an eta 24ean Zumarragako Zelai Arizti Aretoan.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA

  Ekimena psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazarekin KURTSOKO AZKEN TXANPAN MOTIBAZIOA MANTENTZEKO gako batzuk aurkeztu dizkigu.

FRAISORO ESKOLA

  Fraisoro Eskola gertutik ezagutzeko aukera izan dugu Pili Ibañez de Garaio Fraisoro Eskolako Zuzendariaren eskutik; kurtso ezberdinak, eramus plana, praktikak, instalazioak, aurrematikularen datak eta askoz gehiago.

URDAIBAI BIRD CENTER

Urdaibai Bird Centerren atzo ospatu zuten Hegazti migratzaileen nazioarteko eguna. Horren arira hainbat ekintza antolatu zituzten eta aukeratutako gai intsektuak eta hegaztiak izan zen. Edorta Unamunok eman dizkigu xehetasun guztiak.

GITB

  GITB- ko lagunak aste honetan izango dutenaren berri eman digute.

SAN TELMO MUSEOA – MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

  Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Donostiako San Telmo Museoak asteburuko programazio berezia antolatu du. Informazioa guztia San Telmo Museoko Bitartekaritza Arduraduna den Agurtzane Garaiek eskaini digu.

ANDONI CALVO

  Gaurko saioan Andoni Calvok Eurovision musika jaialdiko azken albisteak, parte hartzaileak eta abestiak aurkeztu dizkigu.

AITZIBER BADIOLA – PERSONAL SHOPPER

  Aitziber Badiola Personal Shopperren bisita izaten dugu hilabetean behin. Gaurko gaia honako hau izan da; kritikak, etiketak, estereotipoak eta aurreiritziak, nolako eragina dute guregan?

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika