Albisteak
GOIERRIKO GURITZE GORRIA/KOLDO MUÑOA/ ERRESKATEAK
Goierriko Gurutze Gorriko lehendakaria den Koldo Muñoarekin egin dugu hitzordua Goizerokoa. Gurutze Gorriak egoera ezberdinetan, egoera larrietan… nola jokatzen duen eta nola lan egiten duen azaldu digu.
BETIRAKO PROGRAMA
Betirako COVID-19k sortutako krisiaren testuinguruan, une berezi hauetan senitartekoak edo lagunak galdu dituzten pertsonei laguntzeko programa bat da. Programa honen berri eman digu Elene Berezibar bertako psikologoak.
GOIERRIKO HITZA
GOIERRIKO HITZAko Iñaki Gurrutxagak aste guztian izango dituzten albisteen berri emateaz gain, GOIBERRIra begira ere jarri gaitu.
2021-01-25eko EGURALDIA/JOXE LANDA
Oraindik dezente batean petralkeriak jarraituko du baina lurralde hau gaztigatu duen borraska hori ekialderantz aldentzen hasiko da eta hemen hobetzeko joera nabarituko da atertze aldera eginaz. Haizeak iparragotik joko duelako tenperaturak apur bat galduko du baina bihar dezente nabarituko da epeltzeko joera, haize suabe aldakorraren hego ukituak eraginda. Jarraipen nabarmena izango du joera horrek. Beraz, […]
2021/01/22KO EGURALDIA- JOXE LANDA
Asko aldatuko da eguraldiaren izaera haizea mendebaldetik jarrita. Tenperatura jaisten, goizean epelena dela eta lainotzarrak arrastaka ekarriko ditu haize bihurri horrek. Euri zaparrada mardulak barreiatuko dira ipar partea gaztigatuaz baina hegoaldera ere iritsiko dira zipriztinak eta horrela asko aldatuko da eguraldiaren martxa kaskarkeria nabarmenduaz. Dezente petralduko da egun batzuetan goietan elurra izango delarik baina behetara […]
AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA
Amaia Gartziak asteburu euritsu honetan ikusteko filmak proposatu dizkigu.
ANDONI CALVO
Andoni Calvo kolaboratzaile saltxeroak, moda kontuak ekarri dizkigu. Datozen tendentziak besteak beste…
VANESSA BLAZQUEZ/OSOA SUKALDARITZA
osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquezek gaur suplementazio naturalen inguruan aritu zaigu hizketan. Bereziki baratxuriaren inguruan.
HURKOA FUNDAZIOA/ANDIKANA URIARTE
HURKOA fundazioa, Donostiako Elizbarrutiko Caritasen ekimenez, hauskortasun, mendekotasun-edo babesgabetasun egoeran dauden adineko pertsonei edo gaixotasun mentalak dituztenei arreta ematea, haiek zaintzea eta haien eskubideak defendatzea da. Andikana Uriarte gerente ordeak azlapen guztiak eman dizkigu.
JOSU ORMAZABAL SEGURARRA/ ORDIZIKO SUHILTZAILE ETXEKO KAPOA
Segurako Josu Ormazabalek suhiltzaile du lanbide. Ordiziko suhiltzaile etxean kapo postuan egiten du lan. Suhiltzaile baten egunerokoaz, egin beharraz, aholkuez…aritu zaigu hizketan.
SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ
Sustatuko Luistxo Fernandezerekin gai hauek jorratu ditugu gaur: Wikipediaren 20 urteak,eta The Line edo Lerroaz, 170km luze izango omen den hiri futuristaren inguruan.
2021-01-21EKO EGURALDIA/JOXE LANDA
Haizeak hegotik jarraituko du barealditxoekin. Zeru sabaia estalia mota askotako hodeiekin, euri mehatxua nabarmenduaz eta iluntze aldera zipriztin batzuk barreiatu ere bai. Tenperatura beste pixka bat gorago dela, dezente nabarmenduko da epeltasuna batez ere kostaldean. Giro goxo eta atsegina kostaldeko haize babesetan baina orokorrean ufadak joko ditu haize begietan giroa pixka bat mikaztuaz. Epel sentsazio horrekin […]
2021-01-20ko BIXI BIXI/EUSKARAREN PLAZA HUTSA EKIMENA
Pello Otxandianok Euskararen plaza hutsa aurkeztu digu.
2021ko BIXI-BIXI/ SANTOS BELOKI
Santos Belokiizan da Bixi Bixin bere “jaldi adi” tartea aurkeztuz.
HESIAN TALDEAREN AGURRA/ ZURIÑE HIDALGO
Astea hastearekin batera jakin genuen HESIAN taldeak bere 15 urteko ibilbideari agur esango ziola. Eta gaur Goizerokoan horixe baieztatu digu , Hesian taldeko ahotsa den Zuriñe Hidalgok .
2021-01-20ko EGURALDIA/ JOXE LANDA
Hego haizea zakar samar eta hodeiak zeru sabaian baina ateriari eta epeltasunari ederki eutsiko dionez, onaren mailak ez du asko galduko eta garaia kontuan izanik, bikain portatuko da eguraldia batez ere ipar partean hego haizearen efektu bereziarengatik .
Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu webgune honetan nabigatzearen esperientzia hobea izan dadin. Gaitu edo desgaitu egin ditzakezu.