JOXE LANDA
2022-09-05
Atzoko tankerari erabat eutsiaz, bikain portatuko da gaur ere eguraldia elementuak modua onean direla. Zeru sabaiko hodeiak pixka bat trinkotuko dira baina ateriari erabat eutsiaz, tinko mantenduko da uda giroa tenperatura goian dela. Zenbait lekutan beroegi baina kostaldean tamaina egokian dotoreziak eta goxotasunak bazterrak alaituaz, hego haize leunaren igurtziak areagotuta. Euri premiak areagotzen baina kanpoan ibiltzeko aproposa, itzala aukeratuaz, eguzkiak zorrotz jipoituko duelarik.