JOXE LANDA
2022-05-30
Atzoko tankerari eutsiko dio haizearen jita berdintsu dela baina hodei batzuk zeru sabaian eta tenperatura pixka bat gorago oro har. Alde handia kostaldetik barnealderagora, hor tenperatura askoz gorago mantenduko delarik. Oro har udaberri giro bikaina eta joera hori areagotzen hurrengo egunetan tenperatura dezente igoaz kostaldean ere. Hodeiak sare mantenduko dira egun hauetan dotoreziak gutxi galduaz eta giro onari bikain eutsiko diolarik. Maiatzari agur pozgarria egiteko moduan eguraldi ona martxan dela.