GIPUZKOAKO ERROTA EGUNA
2022-05-06
San Telmo Museoan maiatzean ospatuko da Gipuzkoako Erroten Egunaren lehenengo edizioa. Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko ekimena Ihurrita Errota elkarteak bultzatu du, eta lurraldeko hainbat elkarte, udalerri eta eragileren laguntza izan du, besteak beste, San Telmo Museoarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena. Jendeari errotak hobeto ezagutzeko eta ondare-elementu horri lotutako alderdi ezberdinak ulertzeko aukera ematea du helburu eta maiatzaren 8an ospatuko da.
Horregatik gaurkoan gurean Alex Roteta izan zudu, Ihurrita Errota elkarteko kidea informazio guztia azaltzen.