Irratsaioak

OTOI.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mar 22 0

Fedea egunero elikatzeko euskarazko tresna da Otoi.eus. Webgunearen helburua euskaraz sorturiko edukiak eskaini eta fedea eta espiritualtasuna euskaraz bizi nahi dutenentzako topagune . Gertutik ezagu dugu Xabier Riezuren eskutik.

EGURALDIA JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mar 22 0

Gaur eguraldi euritsua izango da, baina asteburuan eguraldi bikaina izango dugu.

INES CASTIELLA/LIERNI AZKARGORTA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Mar 22 0

Nafar Ateneoko Ines Castiella izan dugu Goizerokoan, Lierni Azkargorta idazlearekin batera. Izan ere, Nafar Ateneoak antolatzen duen IV. Nafar Ateneo nazioarteko poesia sariaren irabazlea Lierni Azkargorta izan da, Ama gaitzat izanik.

2022-03-16 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Mar 22 0

Dezente batean atzoko tankerari eutsiko dio elementuak modu berdintsuan direla baina dotoreziak eta giroaren goxotasunak pixka bat galduko dute zikinago eta freskoago mantenduaz. Atzoko joerari dezente eutsiko dio eguzkia gutxiago bistaratuko den arren baina udaberri giroari dezentez eutsi bai behitzat. Oro har ontzat hartzeko moduan gaur ere akats txiki horiek gora behera.

SEGURAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 22 0

Duela hilabete batzuk, Segurako Txirrindulari Elkarteko kideak erreleboa eskatu zuten. Segurar herritar batzuk elkartu eta taldearekin aurrera egitea erabaki zuten. Horietako bat da, talde berrituko lehendakaria den Arkaitz Sudupe.

OPORRAK BAKEAN

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 22 0

OPORRAK BAKEAN programako Eli Eizagirre kideak, aipatu digu haurten posible izango dela programa aurrera eman eta haur Sahararrak, Euskal Herrian, gure artean izateko.

2022/03/15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Mar 22 0

 Hobetze nabarmena derrepente batean. Eguraldiaren elementuak modu onean jarri eta udaberri giro bikaina gauzatuko da gaur dotoreziak eta goxotasunak galanki irabaziaz. Hego haize suabeak gorantz eragingo dio tenperaturari aspaldikorik goiena harrapatuaz. 20 gradutatik gora lurralde guztian eta hodei gutxirekin zeru sabaia garbi eta eguratsa garden direla, opari polita hauxe udaberria ate joka dugularik. Eta guk txalo joko diogu.

SEGURA ZERAIN MENDI LASTERKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mar 22 0

Bi urteren ostean, SEGURA ZERAIN TRAIL mendi lasterketa maiatzean egingo da. Lasterketen berri, antolakuntza kideko Odilo Rivelak eman dizkigu.

BIZIOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mar 22 0

Andoni Mikelarenaren eskutik, BIZIOLA KOOPERATIBA, Goierri burujabeago, orekatuago eta iraunkorragoa eraikitzea helbuu duen proiektua,  ezagutu dugu.

2022/03/14 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Mar 22 0

Gaur eki haize nahasiak pixka bat zapuztuko du atzo abiatu zen hobekuntza, laino narrasak ekarriko dituelarik. Zerua estalia mantenduko da goiz partean ateri baina gero euri zipriztinak barreiatuko ditu. Giro motela eta grazia gutxikoa zeru sabaia eta eguratsa zikin direla, giroa dezente mikaztuaz. Euskal Herri guztia berdintsu harrapatuko du kaskarkeria honek, txartu asko egingo ez bada ere onaren maila dezente zapuztu bai behintzat.  

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika